Ongo astebukaeran AURRERAko talde bakarrak jokatuko dau partidu Zaldupe udal futbol zelaxan, azpixan ikusiko dozuen latxeik. Hurretau animatea gure gaztik!

Ongo astebukaeran AURRERAko talde bakarrak jokatuko dau partidu Zaldupe udal futbol zelaxan, azpixan ikusiko dozuen latxeik. Hurretau animatea gure gaztik!

Beste urte batez Yaalah elkartik saharar errefuxiatun kanpamentuta urtero bideratzen dan elkartasun karabanako elikagaixak batuko dotxuez. Bilketak herriko ikastetxitan eta herriko dendetan ixango diz Urtarrilan 15etik 20re.

-Zubi Zahar ikastolan, Zaldupe eskolan eta Institutun: Urtarrilak 15etik 19re sarreretan ipiniko dizen kajetan ahalko diz laga elikagaixak.
-Gainontzeko herritxarrantzako: Urtarrilak 19 (baixako atsaldin) eta 20an (zapato goxin) herriko denda ezberdinetan egongo diz boluntaxuk.
*Herriko dendetako bilketan bolondresak bir dotxuez. Prest bazaz esko bat botateko idatzi/deitxu 615 721 057 telefonure.

Turrune osatzen douenon partez urte barri ona opa dotsuau! 2023 oparu ixan bada datorrena hobi ixan datxile!
Askatasune eta osasune!

Arraun Elkartin 50. urteurrena dala ta erakusketa erraldoi bat antolatu dabe. Herriko hiru toki desbardin ibiliko dabe horretako,lelengoku, Udal erakusketa aretun, bigarrena, Bide Onera zineko atarixan eta hirugarrena Artabide 21 eko lokalin (lenako Mapfreko lokalin). Lokal bakotxak beran egun eta ordutegixak eukikotxu erakusketak ikusteko. Gozatu ikuspegixaz!

Asko eta asko diz eguen honetan (Azaroak 30) zaintza eskubide kolektibun aldeko greba feminista orokorrin parte hartuko daben heritxarrak.
Zelan ez, herriko komertzixo eta dendarixak ez diz atzin geatu! Denda, taberna, komertzixo… gexenetan ikusi leikez greba egunin itxitxe eukiko dabela jakinarazten daben kartelak. Grebiaz bat eingo daben komertzixo batzuk bideo hau atatea anima diz danok greban parte hartzeko deixe etxen!
Boga Boga elkarteko kidik be grebiaz bat!


Urtero herriko kirol elkarte eta kirolarixan mateixalaz Yaalah elkartik etxen daben zozketi burutu dabe gaur. Honetxek diz zenbaki saritxuk eta ordezkuk.
Irabazlik elkartiaz kontaktun jarri biko diz hilebetin barrun yaalahelkartea@gmail.com idatzitxe edo 628986839 telefonure deitxute


Egunero gaz Palestinatik datozen albistik entzuten, 10.000 hildako baino gehixa, etengabeko bonbardaketak… orokorrin, herri oso baten kontrako genozidixu.
Horren harire, Alai tabernin eskaintza kulturalan barrun, lehenengoko ekimena ixango da bixar bertan, azaroak 10in, burutuko dan hitzaldixe.
Al Yudurreko, Palestinako gazte mugimenduko, kidi ran Taher Alin eskutik Palestinak historikoki bixi daben zapalkuntza historiku eta gaur egungo genozidixun inguruko berbaldixe eukiko dou arratsaldeko 18:30xetan.


Saharar herrixan aldeko Yaalah elkartik martxan dauke urteroko elkartasun zozketi.
Herriko kirolari eta elkarte ezberdinak emondako kirol mateixala zozketatuko dabe.
Zozketa paperak eskuratzeko aukeri herriko denda eta taberna honetan: Kurike, Gaztedi, Alai, Koxkorra, Torrepe, Mamu eta Amarratza.

Elkarteko mateixala eskatzeko aukeri be zabalik dakarre azarun 5earte. Eskarixak lotura honetan topako dozuen inprimakixe beteta ein bir diz:
YAALAH ELKARTIN MATEIXALA ESKATZEKO AUKERI
🗓 ❗️ AZAROAK 5 eskarixak etxeko azkanengoko egune.
📝 Mateixala formulaxo hau beteta eskatu bir de: https://labur.eus/YAALAHMAT4
Bertan agertuko gatzue eskarixe etxeko bete beharreko guzti. Behin eskarixe eindde korreoz edo WhatsApp bidez abisako dotsuau noix jaso bihir dizen eskarixak.
Eskerrik asko!
Yaalah elkartea 🇪🇭✌🏽🐪

Hamen dakazue aurtengo Literatur Amuaken egitarau zabala. Urrixan 27txik azarun 2rarte herrixan eukiko douzen ekintza kultural desberdiñeta gonbidatzen gatxue. Gozatu!

Batzar zabala egingo dabe ongoxe eguenin (U-19) Ortiz enpresako bihargiñak arratsaldeko 6 retan L.a.b. sindikatuko egoitzan. Gai ordenan: Konbenixu eta enpresin inguruko gaxak. Hurreatu batzarrea Ortizeneko langille guztioi dagokigun gaxak aztertzea.
