Urriak 12xan ( ongoxe zapatun) ospatukou herrixan IV. Aniztasun besarkadin egune egitarau zabal bateaz. Behian dakazue egun osoko egitarau. EKAI gogun!

Urriak 12xan ( ongoxe zapatun) ospatukou herrixan IV. Aniztasun besarkadin egune egitarau zabal bateaz. Behian dakazue egun osoko egitarau. EKAI gogun!

Ongo baixako illuntzin, gabeko 10etatik aurrea kontzertuk eukikou Gaztetxin. Donostiko Antiguo aldetik etorriko diz lehenak (INDABE) eta Berrizkuk bigarrenak (MEISON), 5 euron trukin dana be. Euran bideoklipak ikusten eongaz ta… merezi daben taldik dizela ereisten gasku, hurreatu entzutea.

Urte bat pasa da urrixan 7txik. Ordutik, Palestinan kontrako genozidixu inddartu dau Israelgo estatuk.
Gaur, palestinar herrixe pairatzen dan genozidixu eta okupaziĂąoi salatzeko ekimena einddabe herritxarrak. Palestirrak bixitxen dazena jasanezine da.







Gaurko ekimenak, Israelgo estatuk inpunidade osoz eta askon ixiltxasun konpliziaz aurrea darun genozidixu zein okupaziĂąoiaz amaitxu biharra dala aldarrikatzen dau.
Hori holan, urrixan 21in Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziĂąoik deitxu dotxu herriko plazetan. Adi deialdixeta!

ZINEMA IKUSIEZIĂE (film sozialak) ikusteko aukeri eukikou datorren domekan arratsaldeko 6:30xetatik aurrea Kofrai Zaharrin. Sarreri, debalde ixango da.

Alameda erdixan ikusi douz gaur be herriko pentsiodunak, aterkin azpixan baĂąe gogor. Gaur 135 lagun batu eidiz pankarta atzin esazku antolatzalletako batek (tartin herriko alkati). 20 minutuz egon diz bertan ta astin egon dizen barrixan ingurun entzun eta gero, datorren astin be bertan batuko eidiz baieztatuzku. Jo ta ke lortu arte!

Ez diz geldik geatuko ROALeko langillik euran eskubidin defentsan. Biharra ein eta soldataik kobra bez? Nun ikusi de holakoik. Hori dala ta mobilizaziĂąoi desberdiĂąak eingotxue egun eta toki ezberdiĂąetan. Hadi! Borrokatu baik ezta ixe lortzeik!

Esteban Muruetagoiena mediku ondarrutarran kasu ardatz hartute, beran alaba Tamara Muruetagoiena protagonisti daben âIndarkeriaren oi(h)artzunakâ dokumentala:
Urrixan 6, domeki, 13:00etan eta 19:00etan Kofrai Zaharrin. Eguerdiko saiun dokumentalan zuzendaxak egongo diz bertan eta iluntzekun Tamara Muruetagoiena
Gonbidapenak Turismo Bulegun hartu bir diz aurretixaz.

Honek diz astebukaera honetan AURRERA K.E. futbol talde desbardiĂąak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa Aurrera tra ka tra!

Asier Badiola Lasarte âIndixuâk 44 urte beteten dotxuz gaur. Beste urte betez etxetik kanpo bahitxute beteko dotxuz urtik.
Kanputik burrukan jarraitxukou hurrengo belarriko tengarak etxekun artin eta herrixan etxeko!
Itxoso bete muso Turrune osatzen douenon partez!đ

Hauxe da Asier bahitxute dakarren kartzelako helbidi:
ASIER BADIOLA LASARTE
C.P. San SebastiĂĄn
Paseo Martutene, 1
20014 Donostia (Gipuzkoa)
Abuztuko azkan baixaku hamen dator (A-30) ta hillero etxen douen lez kalea urtengou PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! eskatzen. Gogoratu enkarteladik illuntzeko 8retan urtengo dabela Alde Zaharretik. Danak etxin ikusi arte Jo ta Ke!
