Aurrea du EH Bilduko 3. kongresu eta bozketan sasoi hasi de. Hasteko, ZUTUNIK borradorai eingakoen emendakiñan zuzenketan bozketak ahalko diz ein bai telematikoki bai presentzialki. Abendun 19 eta 20xan arratsaldeko 6 tatik 7 rak bittartin eukiko Ondarrutarrok etxeko aukeri Txokun.
Honek diz astebukaera honetan Aurrera futbol talde desbardiñak jokatukotxuen partidun egun eta ordutegixak Zaldupe udal futbol zelaxan. Aupa AURRERA tra ka tra!
Alai tabernako arduradunak mezu eta kartel honen bitxartez zabaldu dabe antolatu daben agur jaixan barri:
2023ko ekainin zabaldu genun barriro Alai taberni gazte batzun artin. Hasiera guztixetan eukitxen dan ilusiñoi eta gouaz hartu gendun gutzat barrixe zan erronki, proiekto politiko baten eta balixo batzun baitxan sortutaku.
Halan da be, hasiera guztik dakarre amaiera bat, eta urte ta erdi berandua aiara bide honen amaieri. Zabalik euki douen denporan Alaik guri eta gure komunidadiai emotzan gauza on guztik balixun ipinitxe, kapitulo honei itxieri emoteko momentu dela pentsaten dou. Tabernan bixitxako momentuk eta bertan eon zazen guztiok bide hau politxe ta akordateku ixati enddozue, beraz, eskerrik asko danoi.
Bihir dan morun agurtzeko, hilan 31 eguena, agur jaxe antolatu dou, launartin emoteko itxieri taberniai. Anima geuaz azkanak emotea!
Azpiko kartelin agertzen diz, astebukaera honetan Aurrerako talde desbardiñak jokatuko dotxuen futbol partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan. Aupa Aurrera tra ka tra!