BASQUES IN AUSTRALIA erakusketi!

Urtarrillan 14 tik Otsailak 4 re ‘Basques in Australia’ erakusketi antolatu dau Ondarruko Udalak Euskal Australiar Alkarteaz batea. Gaur, 12:00 xetan eingo da inauguraziñoi ekitaldixe Udal erakusketa aretun eta besteak beste, Australin egondako ondarrutarrak bertaratuko diz. Geu be emigrantik ixan gazelako, etorri ezautzea nundik noa ibili ixan gazen!

TURRUNEko lagunak oporretan mundun tzir!

Udi aurrea du ta TURRUNEko irakurlik oporretan han hemenka dabizela sumaten dou. Atacamako (Txile) basamortutik bixalduzku behian ikusiko dozuen lelengoko argazkixe, toki politxe bañe lehorra eta bero ikaragarrixe egunez, definiziñoi erabili dau argazkixe bixalduzkunak.

Beste hau Pirineutako mendixetan atataku de, etxetik hurrin, politxe bañe beru hamen be. Domekan hamen eongo eidi olatuaz bat etxen, esan dosku.

Zuek segi argazkixak bixaltzen, guk gustoa argitaratukouz eta.

TURRUNEko irakurlik oporretan hasitxe daz!

Gexenontzako ariñei da, bañe badaz euran oporrak uda aurretik hartzen dotxuenak be. Atzo bertan irudi hau jaso gendun TROYA herritxik (TURKIA) gure korreun. Ondarrutarroi asko gustaten gazku bidaiatzi, beste ohitxurak ezautzi, lagunak eitxi… bañe etxea buelta etxekuk gaz. Ondo ibili eta gozatu oporretan!

*Turruneko atik zabalik daz edonorentzat, bixaldu zeuen argazkixak :otzara@hotmail.com helbidea.

Oporrak be amaitzen duz!

Iraille ate joka dakau eta oporran atzanak emoten gabiz, normalidadin sartu aurretik. Turruneruk be handik eta hamendik gabiz, batzuk apartin bestik bertoko bazterrak ezautzen. Hamen dakazue jaso douen argazki batzuk.

Huelva aldetik bixalduzkun argazkixe (barrun dazenak gogun, edonun bagaz be).

Beste hau Tossa del Mar (katalunya) aldetik jaso douena

Ta bertako mendixak altzaten ibili dan batek beste hau bixalduzku, ez dala aparte jun bihir naturiaz gozateko esanaz.

[🌍Ondarrutarrak mundun] Eiffel dorretik elkartasune preso eta iheslaxakin!

Nahiko parata euki dou aspaldixan atal hau. Bixi douen egoera sanitaxuk asko mugatu dosku kanporutz juteko aukeri.

Turruneko lagun batzuk Paris aldin ibili diz egun batzuk pasaten eta batzuntzako ohitxuri bihurtu dan keinu ein dabe. Edonoa duzela be soinin daruen banderoli ata eta argazkixe bixaldu doskue!

Zeu be kanpoa jun eta argazkixe bixaltzea animaten bazaz, ez duda! Otzara@hotmail.com edo Turruneko sare sozialetan gustoa jasoko dou.

20.erronki: Aste Santu ez da ala?

Eguen santu ei de gaur… eta ondio danok etxin. Baine, imajinaziñoi dan gauza ederraz edonoa jun geinke.

Guk gaur, aste santu birtuala eitti proposatzen dotsuau. Zer beittantzen gatsue Aste Santuko argazkixak altzaten badouz gaurkun? Ez dakiau ondo imajinaziñoi edo oroimena ixango dan ibiliko douena, baine ez dotsa, edozer dala be, buru ibiltxi beti de ona-eta!

Hau Etxauri parin ibili giñaneku de:

Polonin be ibili giñan Aste Satun, akordaten? Auschwitz-en buelta gogorra be ein gendun…

Bizkaxan bertan be… Eiñ douz Aste Santuk, Ondarrutik eskursiñoik eitten lantzin txoko batea.

Hoixe gaurko erronki. Aste Santuko argazkixak, ez dauke zetan paisaje hutsak zetan ixan e! Zeuek be agertu ahal zarie. Ba badakixue… Turruneruk zain gaz!

7. egunin MUNDUKO TXOKUK!

Gaurko erronki, martxoak 26

Munduko txokuk.
Etxin sartute, sarri amesten dou eingo genduken bidai edo pasiariaz. Hori ondo baino ondo hobeto dakixe kartzelan edo erbestin dakauzen herritxarrak.


Beraz, gaur proposatzen dotsuauen erronki, pasiajik, gustoko dozuen txokuk, Euskal Herrikuk edo-ta mundukuk. Oporretakuk, kanpun bixitxen eondakuk, Brigadista eondakuk, elkartasun bidaikuk… Argazkixak, bideuk marrazkixak… okurriuten gatsuena, anima eta bixaldu zeuen gustoko txokuk, danok berta jun ahal ixateko modun!😉

Hamen adibide batzuk…

Gai honeaz… Hamen lagaten dotsuau Ondarrutarrak Mundun Turruneko atala.

https://turrune.com/category/ondarrutarrak-mundun/

HONAXE ALTZAKO DOUZ EGUNINTZIR JASOTEN DOUZEN IRUDIXAK:

Hau Ane Mirenek bixaldu dosku korreo bidez: Turruneko erronkiaz bat einde. Bereziki matxe doten munduko txoko eder bat, Senegal, txikitasunin handixe.

Lesbosen (Grezin) dazen errefuxatun drami, herritxar baten ikuspegitxik

Astero astero nahidanbeste pertsona ahalegintzen diz Mediterraneu zeharkatzen, Europa ailateko. Gerretatik eta miseixatik eskapaten datoz, bixitxa hobe baten bile. Asko itsosun galtzen diz, eta bestik Europako harresixak topatetxuez kosta ailaten dizenin.

Lesbos Greziko islan 15.000 pertsona inguru daz, errefuxatuntzako kanpamentutan bixitxen, egoera eskasin. Ez atzea, ez aurrea. Europan bixitxeko baimenik eztabelako lortzen, baine euran herrire be ezin dabelako buelta ein. Atzo bertan bi hilddako egon zin Lesboseko kanpamento baten, sute baten ondorixoz. 2.000 pertsonantzako tokixan, 12.000 daz bixitxen.

Argazkixetan ikusi ahal dozuez Lesboseko hondartzetan agertutako txalekun argazkixak. Egoerin gogortasune eta dimensinoi ulertzen laguntzen dabe. Bertan egon dan ondarrutar batek atatakuk diz.

lesbos1

lesbos2

Lesbosen euskaldun asko daz, egunero jateku preparaten, errefuxatun artin banatzeko. Jateku Euskal Herrixan batutaku ixaten da, jentik eta enpresak emondaku. Horrei esker, errefuxatu askok jan ahal ixaten dabe.

Eta ondarrutarron elkartasune be Grezire ailaten dala ikusteko, hauxe argazkixe jaso dou:

lesbos3

Guk hamendik eskatzen dotzau Europako gobernuai errefuxatuai atik zabaltzeko, eta laguntzi bir dabenai laguntzi emoteko. Ezinddou jenti Mediterraneun hiltxen laga.

Eta gogoratu geu be askotan ixan gazela errefuxatuk.

Ongi etorri errefuxatuak!

p022_f01

TURRUNE zalik oporretan jarraitzen dou!

TURRUNE etxen douenok eta irakurlik oporretan jarraitzen dou Abuztu amaierararte. Udi amaitzen du eta geldike geldike etxeratzeko sasoi allako da, bañe bitxartin inguruk ezautzen eta gozatzen jarraitzen dou. Hamen dakazue ASTURIAS aldeko mendixetatik eta BURGOS aldetik jaso douen mezuk eta argazkixak.

ASTURIAS aldekuk:

“Jaxak eta gero be Picos de Europako mendixetan (Asturias) falta gaskun herritxarrak gogun. Euskal Preso eta Iheslari Politikuk Etxea”

JTK!

presuk gogun mendixetan 2

presuk gogun mendixetan 1

presuk gogun mendixetan 3

Beste honek BURGOS hirixan atatakuk diz. Kuriosu de Burgosko kastilluko miradorin ONDARRU agertzen dala beste hiri batzun artin.

2019 burgos aldin TURRUNE 2

2019 burgos aldin TURRUNE