Mexikon ikasten eta lurrikaran kaltetuai laguntzen dan herritxar baten mezu!

Mexikon ikasten dan Irati Ondarrutarrak hauxe mezu bixaldu dosku:

«Kaixo! Mexikon ikasten dagoen gazte bat naiz eta zuen laguntza eske nator. Irailaren 19ko lurrikara dela eta hainbat kaltetu daude epizentroa izan zen Morelos estatuan. Hainbat familia etxerik gabe geratu ziren eta beste hainbaten etxeek kaltearinagoak izan zituzten. Herri kaltetuenen artean dago Totolapan, estatuaren iparraldean kokatua. Estatuaren laguntza eza dela eta, kaltetu asko inolako baliabiderik gabe geratu dira euren etxea (ber)eraikitzeko. Egoera hau ikusita hiru arkitektok eta permakulturista batek osatutako talde bat herri honetara hurbildu zen lan komunitarioa ardatz izanik familia bati laguntzeko asmoz, adobe material antisismiko, ekonomiko eta ekologikoa erabiliz. Hainbat familia bisitatu eta kalte eta beharren azterketa egin ostean, taldeakCastro familia aukeratu zuen, lau kidek osatzen dutena. Jada abian dago proiektua, baina jaso dituzten donazioak ez dira izango nahikoak etxea osorik amaitzeko. Proiektua gertutik ezagutu eta bertan parte hartzeko aukera izan dudanez, zuen laguntza eske nator. Laguntza hau ekonomikoa da, gutxienekoa bada ere guztiz eskertuko dena. Momentuz, familia bakarra bada ere laguntza jasoko duena, aurrerantzean beste familia batzuei laguntzea da proiektuaren bultzatzaileen asmoa, lan boluntarioa eta komunitatearen parte hartzeabultzatuz, besteak beste. Laguntza emateko prest bazaudete kontaktatu nirekin eta gustura emango dizuet informazio gehiago, bai nola lagundu dezakezuen eta baita proiektuaren inguruan ere.

Mila esker!!

Irati.

Whatsappa: +34 688637283

E-maila: iratibile.tx@gmail.com

Proiektuaren facebooka, proiektuaren bilakaera ikusi nahi ezkero: RECOnstruir a Mor.

Proiektuaren inguruko bideotxo bat:

Zabaldu mesedez!!

Ez gaz etxin geatzekuk

Aurrera erakutsi gendun latxeik egun hauetan toki ezberdiñak ezautzen ibili gaz eta hara, ESKOZIAko parlamenture be alla gaz

TURRUNE eskoziako parlamentun 2018-04-06

Beste lagun batek beste hau bixaldu dosku, Picassentko espetxe aurrin atataku (hamen bai ohikuk gazela), ze nahiz eta opor egunak euki douzen gure presuk ez dabe falta ixan gure berotasune.

turrune picasent 2018-04-07

Gertaera latz baten barri be kontatu dosku bixitxa jun dan lagunak. ASIER «Indixuk» konta dotzana:

«Preso sozial bat urkatu zan atzo gure galerixan. Asier ta Garik soka ebaki, jeitsi ta suspertze ariketak egin arren enfermexan hil zan. Bixan ekinaldixe eskertzea etorri zaizkigu preso sozial, erizain, Zuzendai ta kartzelazainak baina… sobera hitz oro»

Opor txikixak amaitzen

Aste santutan ondo etorten diz hartzen douzen atseden egunak. Pilak kargateko balixoten dosku eta inddarrak hartzen douz udi alla bitxartin. Asko ixan gaz herritxik urten douen herrittarrak, Kanariar uharteruntz, Benidorm aldea, Portugal aldin be eon gaz bañe Euskal Herrixan tzir be bueltaka ibili gaz. TURRUNEA argazki honek alla gaskuz (Lizarra aldetik, Garai aldetik eta Edinburgh (ESKOZIA) aldetik).

turrune nafarrun 2018-03-30

turrune Garain 2018-04-04

turrune Garain 2018-04-04.jpg2

TURRUNE ESKOZIAn 2018-04-05

TURRUNE ESKOZIAn 2018-04-05.jpg2

Ondarrutarrak oporretan!

Data honetan askorek aprobetxaten dabe egun batzuk trankil hartu eta urte barrirako pilak kargateko, beste batzuk familixi beste toki baten bixi dablelako mobiuten diz…eta batzuk aldarrikapenak maletan sartute eruten dotxuez duzen tokixeta!

Argazki hau Gorkak bixaldu dosku Galiza aldetik, O Pindo(A Coruña) herritxik, Lasterbidean kamiseti eta Txoku libre diñon zapixaz:

MOZAMBIQUEn Ondarrutarra kooperaziñoi lanetan!

Munduan barrena abesten dou gure kantetan… Beatu zer bixalduzkun OIHANAk MOZAMBIQUEko lurretatik:

m

«Hillebetin Mozambiqueko biximodu sustraixetatik gabiz ezautzen. Chimoio herrixan, Nhamatsane ixeneko auzorik kaltetuenin. Komunidadetik oinezin ibiltxi beste mundo baten sartzi dela esan leike; umik euran anai-arreba txikixauak zaintzen, merkatuk egunero gainezka, jenti oinutsik, erropak harrixin garbitzen, buro gainin trastuk karriaten, autobusak jentez gainezka asfalta baiko errepiditatik, bigarren eskuko erropan salmenti kalitan…etxebizitzan egoerak benetan prekaixuk di; lurraz eindakuk, elektrizidade ta urik baik, komunik baik eta abar luze bat. Eguneko salmentan irabazten daben diruaz 3 jatordu etxea allati ezta bape erreza, ondorixoz umitan desnutriziñoi zantzuk topati ohiku de. Gainea, HIESA edota malaria, danan ahotan dazen gaixotasunak di.

Gure lana komunidadeko bizi baldintzak zelakuk dizen aztertzi de eta umin osasun egoeri ikusti. Horren bitxartez etxebizitza prekaixuenak hobetu ahal ixateko eta epe motzea osasun etxe bat iraitxeko.

Hamengo biximodu guriaz guztiz ezberdintzen dan arren, batzin gaitxun gauzak be badaz, eta bat herrixe aurrea atateko gogu eta inddarra da!»

Ondo pasa jaixak eta zainddu herrixe! Ah, eta falta dizen guztik herrixan guaz egon arte JO TA KE!

mmm

mm

ANDALUZI, ASTURIAS, KATALUNYA,GIBRALTAR.. aldetik gabiz UDIai itxuri emoten

Uztaille aurrea du eta oporreta urten douenok leku dezberdiñak ezautzen gabiz. Sasoi baten esatezkun Euskaldunok  mundu ezautzea urten bigendule eta horrek gure Abertzaletasune albo baten lagaten erakutsiko lezkule. Guk, guztiz kontraku sentiuten dou kanpoa urteten douenin, juten gazen tokixetan EUSKALDUNAK  gazela aldarrikatzen dou.

Hamen erakustetzuau HUELVA aldetik bixalduskuzen argazkixak, adibidez. DOÑANAko parke naturala erre zan on dala gitxi eta holaik geatu de.

turrune DOÑANAn 2017ko udi

Bañe bertako hondartzetan be ibili gaz

turrune DOÑANAn 2017ko udi.jpg 2

Edo ASTURIASko (LLANES) hondartzetatik

TURRUNE ASTURIASen

KATALUNYA aldetik beste hau bixaldusku. Gaur gabaz HERRIALDE KATALANETAN herrixetako paetak holatxeik agertu dizela esasku bertatik.

turrune KATALUNYA aldin 2017ko udi

Beste honek Aitorrek bixalduzku Gibraltarretik… 

Gazen lekun gazela be…DANAK ETXEA!!!