Gaurko erronki, martxoak 26
Munduko txokuk.
Etxin sartute, sarri amesten dou eingo genduken bidai edo pasiariaz. Hori ondo baino ondo hobeto dakixe kartzelan edo erbestin dakauzen herritxarrak.
Beraz, gaur proposatzen dotsuauen erronki, pasiajik, gustoko dozuen txokuk, Euskal Herrikuk edo-ta mundukuk. Oporretakuk, kanpun bixitxen eondakuk, Brigadista eondakuk, elkartasun bidaikuk… Argazkixak, bideuk marrazkixak… okurriuten gatsuena, anima eta bixaldu zeuen gustoko txokuk, danok berta jun ahal ixateko modun!😉
Hamen adibide batzuk…
Gai honeaz… Hamen lagaten dotsuau Ondarrutarrak Mundun Turruneko atala.
https://turrune.com/category/ondarrutarrak-mundun/
HONAXE ALTZAKO DOUZ EGUNINTZIR JASOTEN DOUZEN IRUDIXAK:
Hau Ane Mirenek bixaldu dosku korreo bidez: Turruneko erronkiaz bat einde. Bereziki matxe doten munduko txoko eder bat, Senegal, txikitasunin handixe.