Emakumin aurkako indarkeixan biktimantzako telefono bidezko arreta zerbitzu

Larrialdi-egoerara egokitu behar izan badira ere, martxan daude indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuak.

Telefono bidezko arreta (egunero, 24 orduz), emakumin aurkako indarkeriaren edozein adierazpenen biktima direnei laguntza ematen dieten espezializatutako profesionalek osatzen dute.

Berehalakoa eta anonimoa da, edozein hizkuntzatan. Zerbitzu honek biktimen esku dauden baliabideen inguruan eman beharreko urratsen edo informazioaren gaineko orientabideak eskaintzen ditu. Horrez gain, aholkularitza eta informazioa eskaintzen du edozein zalantza edo gai argitu nahi duten profesionalei, senideei edo hurbileko pertsonei.