Lesbosen (Grezin) dazen errefuxatun drami, herritxar baten ikuspegitxik

Astero astero nahidanbeste pertsona ahalegintzen diz Mediterraneu zeharkatzen, Europa ailateko. Gerretatik eta miseixatik eskapaten datoz, bixitxa hobe baten bile. Asko itsosun galtzen diz, eta bestik Europako harresixak topatetxuez kosta ailaten dizenin.

Lesbos Greziko islan 15.000 pertsona inguru daz, errefuxatuntzako kanpamentutan bixitxen, egoera eskasin. Ez atzea, ez aurrea. Europan bixitxeko baimenik eztabelako lortzen, baine euran herrire be ezin dabelako buelta ein. Atzo bertan bi hilddako egon zin Lesboseko kanpamento baten, sute baten ondorixoz. 2.000 pertsonantzako tokixan, 12.000 daz bixitxen.

Argazkixetan ikusi ahal dozuez Lesboseko hondartzetan agertutako txalekun argazkixak. Egoerin gogortasune eta dimensinoi ulertzen laguntzen dabe. Bertan egon dan ondarrutar batek atatakuk diz.

lesbos1

lesbos2

Lesbosen euskaldun asko daz, egunero jateku preparaten, errefuxatun artin banatzeko. Jateku Euskal Herrixan batutaku ixaten da, jentik eta enpresak emondaku. Horrei esker, errefuxatu askok jan ahal ixaten dabe.

Eta ondarrutarron elkartasune be Grezire ailaten dala ikusteko, hauxe argazkixe jaso dou:

lesbos3

Guk hamendik eskatzen dotzau Europako gobernuai errefuxatuai atik zabaltzeko, eta laguntzi bir dabenai laguntzi emoteko. Ezinddou jenti Mediterraneun hiltxen laga.

Eta gogoratu geu be askotan ixan gazela errefuxatuk.

Ongi etorri errefuxatuak!

p022_f01

Iruzkin bat utzi

Ondarrutarrak mundun atalean

Erantzunak itxita daude.