Ondarrutarrak kantaten… informazinoi gexa

Aurreko astin hauxe bideu ipini gendun interneten eta, egixe esan, arrakasta handixe euki dau. Irakurle batek bideun inguruko informazinoi gexa be bixalduzku. Hor du, danon jakingarri. Eskerrik asko, eta jarraitxu zeuen informazinoi bixaltzen:

Epa! Edurne Lertxundi naz, ondarrutarra. Altza zenduen bideun harire, informaziñoi geitxua nahi dot emon ze hauxe bideuau dakau geupe etxin. Suecon batek Sopelanako ikastolako irakasliai erakutsi eta tartin euan Ondarrutar batek ezautu eta bideu ekarrizkun herrire, ze tartin geure atxitxe agertzen da Sabin “Porru” eta anaxik Imanol, Mikel eta Andima. Txartangu tabernan grabatako bideu re, ongo Txist supermerkaun aurrin euana. Beste batzutan, Amerikanun bodegan batzezin portun, eta bentanan baten bat ipintxin ben zaintzen Karabineruk entzun baik euskeraz kantaten. Kantaten agertzen dizenetatik ezauturouzenak honetxek di: Luziano rederu, Jose Antonio sereno handixaneku, Egi karnazeru, Nakarra, “Pitxirri”, Egia pasteleru, Juakin katu, Simon, matxatxun atxe, eta Porrunekuk. Beide dazenak: Eskola Pescako kapitxain Lekatxarra eta deszifrateko akauzenak: Eztotzau iñoi galdetu bañe Lau anaiako lenako patroi, Bienvenidaku eta Andres? Hon ixentatxuazenakin txarto banabil zuzendu. 

Biar politxe etxezue, holantxen segi!

ONDARRUKO EZKER ABERTZALIn hasierak gogoratzen

Egun hauek  Ezkertiar ta Abertzaliok erakunde barrixe sortu nahixan gabizen egunak diz, ta ilusinoi eta inddar guzti ga ipintxen, erakunde berri hori gure herrixan ondo sustraituko dan esperantziaz. Baina argitxu bir dou ONDARRUTARROk aurrekari sendo bat euki douela, HERRI BATASUNA. Behian agertzen dan argazkixan 1979xan lelengo herriko mahaixan batzarreko akti agertzen da.

30 urte baino gexaua pasa di sorrera hartatik hona, ta orduko jentin lanai esker, gaur, Ezker Abertzalik dauken sendotasune herrixan bistan da.  Kalin sendo jarraitzen dou ta herriko udalin ez da zeresanik. Urtin jun-etorrixak ez dozku kalteik ein, alderantziz, jakin dou esparru desberdineta zabaltzen, ta lehengo aurkari politiko asko gureganatzeko gaitasune euki dou. Lehengo helburuk bardiñak dakauz: Herri aske bat nahi dou, da jentik bizi baldintza duin batzuk eukitxi, hoixe da gure nahixe, bai orduku bai gaurku, ta ziur ga ONDARRUko herrittar gehixenena be badala ta horretxeatxik ziur ga bebai datorren erakunde barrixak bixi luzi eukiko dabela gure herri honetan. Sorte on SORTU.

ONDARRUTARRAK memoixi astintzen

1977 urti euskaldunontzat oso urte itxaropentsu ixan zan, sasoi  ilunetatik urten beharra geunkan ta esperantzin nahixai heldu beharra euan, ta horren adierazle argixena urte horretan antolatu zan ASKATASUN IBILALDIXE ixan zan.

Ondarrutarrak ez ginan atzin gelditxu ta lagun batei esker martxa horren amaieran ARAZURIn atatako argazki hau berreskuratu dou. Aldez aurretik eskerrak emon nahitsauz argazkixe laga dozkunai, ta bebai anima beste inok holakoik baleuke kopixaren bat geuri bixaltzea.

Memoixa historiku: presun alde ONDARROAko kalitan

Nahiz eta orduko argazki kamerak gaur egunekukin zer ikusirik ez dauken, pentsaten dou sasoi hartako irudixak ONDARRUTARRON histoixi ein dabenak dizela. Lelengoko argazkixe Beheko kalin 1977xan atataku de:

Bigarrena urte bardinin San Inazio kalin atataku de

Hiru ta laugarrenak ALAMEDAN atatakuk diz

Artantzir lelo bardiñaz

Amaitzeko, urte bardinin Goiko zinan herrittarrak abesten helburu bardinan alde: PRESUK ETXEA

GUDARI EGUNEko ekitaldixe ONDARRUN

Urtero lez eta ohituriai jarraituz ONDARRUTARRAK egun hori ospatu genuen, Alameda aurrin dan monolitu ixan zan batu giñan tokixe. Bertan, egun honetan gure hildako, ta borrokan espetxin zein erbestin dazen herrittarrekin gogoratzen gaz,eurak erun daben borrokiaz, ta gaur egun bizi dugun egoera hein handixin eurai esker ixan dala gogoratu ban hizlarixak.

                                         AGUR eta OHORE, ONDARRUTAR BORROKALAIXAI¡¡¡

LAZKAOko BENEDITARRAK ONDARRUN egon diz

Aspaldi geunkan alkarren barri, ta alla da egune  ONDARRUKO EZKER ABERTZALIn artxibategi historiku ezagutzea etorri dizena. Dakixuen modun, Lazkaon Euskal Herriko histoixa politikuai buruzko artxibategixe dakarre beneditarrak.

Dokumentuz gain, argazki, kartel, esku orri, mateixal informatiku eta abar ixan diz JUAN JOSE AGIRRE ta lagunai erakutsi dotzauenak. Urte gogorretan asko ixan diz euran arriskun gorde ixan dotxuen paperak, leku ezberdiñetan gordeta egon dizen tokixak. Eurai danai esker LAZKAOTARRAK diñozku altxor bat dakauela. Beatu bestelan dokumentu hauek

AMNISTIA taldeko lelengoko diru libreta, edo beste hau ANGEL 34 hil benin gertatutako pistola baten desagerketa

Edota ezker abertzaleko talde ezberdinen harremanak

Ta nahiz da gaur egun digitalizatata dakauzen argazkixak, paperin dakauzenak erakutsi dotzau: Ondarrutarrak Londresen manifan edo Kandido Cartagenako espetxin euana edo Angel 34kun enterru edo ipurdixak geure jendiai txapelgorrixak berotutakuk…

Amaitzeko, elkarren arteko harremanak sendotzeko, bidik ipini douz

Gaur IRAILAK 27, Gudari egune

KOLDO ARRIOLA, FRAN ALDANONDO, ANGEL ETXANIZ, JESUS MARI ZUBIKARAI, JOSE LUIS BAKERIZA, ESTEBAN MURUETAGOIENA, FRANTZISKA SAIZAR, IMANOL LERTXUNDI, JOSE ANTONIO OTXOANTESANA, ANGEL IBARLOZA.

 

                                                                              GOGOAN ZAITUZTEGU

ASTERRIKA, jaxak ta oroimena

Badatoz 2012ko ASTERRIKAko jaxak, ta horren adierazle behian agertzen dan egitarau:

ASTERRIKA nahiz eta udalez Berritxu ixan, ondarrutarrok beti euki dou lotura berezixe. Asko diz bertakuk Ondarrure etorri dizenak bixitzea eta beste hainbeste berta jun dizenak be.

Nahiz eta aurten Zerutxu dantza taldekuk (markiñarrak)  euran dantzak erakutsiko dotxuezen, urte luzitan ondarrutarrak ixan diz dantzan ein ixan  dabenak.

1973an atatako argazkixe da goiku, ESTITXU ta ANDONI dantzan agertzen dizenak.

Beste argazki honetan, nahiz da itxuraz ikurriñ arrunt bat ikusi, ezta halan. Berau ikurrinau dala eta ez dala historixa gogor bat jaso gakon ondarrutar talde batei. 1976xan atataku de argazkixe, ta ordun arriskutsu zan ikurrin baten ondun agertzi. Hor urtin ASTERRIKAN pikoluk agertu zin eta bat batin jaxe apurtu ben. Jenti identifika, batzuk kuartelin amatxu ben, beste batzuai multak, …

Ta ontzuauaku da beste hau, 1981eku. Bertan KRESALA dantza taldi agertzen da dantzak erakusten. Ziur aurten be ONDARRUTAR mordu egongo gazela, tortilla ta sagardau ederrak dastaten.