ASTERRIKA, jaxak ta oroimena

Badatoz 2012ko ASTERRIKAko jaxak, ta horren adierazle behian agertzen dan egitarau:

ASTERRIKA nahiz eta udalez Berritxu ixan, ondarrutarrok beti euki dou lotura berezixe. Asko diz bertakuk Ondarrure etorri dizenak bixitzea eta beste hainbeste berta jun dizenak be.

Nahiz eta aurten Zerutxu dantza taldekuk (markiñarrak)  euran dantzak erakutsiko dotxuezen, urte luzitan ondarrutarrak ixan diz dantzan ein ixan  dabenak.

1973an atatako argazkixe da goiku, ESTITXU ta ANDONI dantzan agertzen dizenak.

Beste argazki honetan, nahiz da itxuraz ikurriñ arrunt bat ikusi, ezta halan. Berau ikurrinau dala eta ez dala historixa gogor bat jaso gakon ondarrutar talde batei. 1976xan atataku de argazkixe, ta ordun arriskutsu zan ikurrin baten ondun agertzi. Hor urtin ASTERRIKAN pikoluk agertu zin eta bat batin jaxe apurtu ben. Jenti identifika, batzuk kuartelin amatxu ben, beste batzuai multak, …

Ta ontzuauaku da beste hau, 1981eku. Bertan KRESALA dantza taldi agertzen da dantzak erakusten. Ziur aurten be ONDARRUTAR mordu egongo gazela, tortilla ta sagardau ederrak dastaten.