Lanean BIZIRIK ETA OSASUNTSU! Kontzentraziñoi. Zapatun (ap28) 13:00etan alamedan!

Hauxe kartela eta idatzixe bixaldu doskue LAB etik, zapatun (ap28) 13:00etan eingo dan elkarretaratzin ingurun:

LANEAN BIZIRIK ETA OSASUNTSU

Apirilaren 28an, zapatuan, Lan Osasuneko Nazioarteko eguna izango da. 2017 urtean 56 izan ziren lanean hildako langileak; aurton, urteko lehen lau hileetan 16 dira jadanik lanean bizia utzi duten langileak. Lehenik eta behin eman nahi diegu gure besarkada beroena beraien senide eta lagunei.

Aurton lan istripuek eragindako osasun galera eta heriotak salatzearekin batera, arreta egin nahi dugu laneko gaixotasunetan. Ikusezinak eta ahaztuak izaten jarraitzen dute. Lan istripuek eragindako laneko heriotz bakoitzeko 10 langile hiltzen dira lan gaixotasunagatik, baina, berehalako ondorioak ez dituztenez, behar baino gutxiago deklaratzen dira eta jatorrian dauden arriskuei aurre egiteko beharra alde batera uzten da.

Gaixotasun profesionalak ezkutatzeak zer ikusi handia du bajei loturiko planteamendu ekonomikoekin. Gaixotasuna laneko gaixotasun gisa aitortu ala ez, mutuak ala osasun sistema publikoak, batak ala besteak,hartzen du bere gain. Mutuek kontingentzia profesional gisa ez aitortzeko irizpidearekin dihardute, gaixotasuna artatzea eta hari dagokion prestazio ekonomikoa osasun sistema publikora bideratzeko.

Mutuak dira egoera larri honen erantzuleak, eta patronala, egoeraren onuraduna, gaixotasunen laneko jatorria ukatzea aitzakia bihurtzen baita prebentziorik ez egiteko.

Lanean jarraitu behar dugu lakra sozial honen aurkako borroka egin eta gaurko lan osasuneko ereduaren alternatibak garatzeko. Osasunaren babeserako sistema alternatiboa aldarrikatzen dugu, pertsonen bizitza eta osasuna erdian jarriko dituena.

Apirilaren 28an, Ondarroan Kontzentrazioa egingo dugu 13:00etan Alamedan. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, “lanean: bizirik eta osasuntsu” lemapean.

Ondarroan, 2018ko apirilaren 23an

LAB

Itsasoratzeko sasoi

Portu aldin ibili bazaze azkanengoko ordutan konturatuko ziñen erbesteko txalopak agertu dizela herrixan. Portosin, Aguiño, Cambados…aldetik datoz, urtero lez. Martzu hurreatzen, berdela usaintzen. Halan da guzti gure zarrak diñue aurten bi kostera batuko dizela zihur, berdela eta antxoi. Datozela, ia ixezkun lakoxik dizen, iñoizko antxoadaik onenetaku ixan zalako.

txalopak

sarik

PENTSIÑOI DUINAN ALDE batu gaz Alamedan!

Gaur eguerdiko 12 xetan herritxar ugari batu gaz alamedan “Bizkaiko Pentsionistak Martxan” mugimenduk deitxute. Beste herri askotan modun PENTSIÑOI DUINAK eskatu, %0.25 igoeri miseixa bat besteik eztala salatu eta segurtasun sozialeko erakunde propixun aldarrikapena einddou!

1

Mobilizaziñoik jarraitxu eingo dabe helburuk lortu arte eta bertan mobilizaziñoin parte hartu daben jentik erabakitxe: astelehenero 12:00etan alamedan batzi erabaki de!

Pentsionistak, jubilauk, alargunak…. BURRUKAN!

MUTRIKUko DIAn KALERATZI eta PREKARIEDADI SALATZEKO… baixakun (otsailak 2) 12:00xetan ELKARRETARATZI!

Hauxe mezu eta kartela zabaldu dau LAB sindikatuk Mijoako DIAn egon dan kaleratzin ingurun, eta deixe etxen dabe Otsailak 2, baixakun 12:00etan DIAn aurrin elkarretaratzin parte hartzeko!

MUTRIKUKO DIAn, LANGILE BAT KALERATUA IZAN DA.
OTSAILAK 2, OSTIRALA, ELKARRETARATZEA MUTRIKUKO DIA AURREAN.

Iragan urte bukaeran, Mutriku-ko DIA supermerkatuko emakume langile bat kaleratua izan zen.
Langilea, zuen lesio bat zela eta, ezintasun iragankor (baja) egoeran egon zen denboraldi bat eta lanera itzultzera zihoanean kaleratu egin zuten. Gainera, despido disziplinario baten bidez kaleratu zuten langilea, errealitatearekin inolako zerikusirik ez duten argudio faltsuetan oinarrituriko arrazoiak emanez eta inolako indemnizaziorik gabe.

LAB sindikatuak, kaleratzea ezagutu bezain pronto, salaketa jarri zuen DIAren kontra. Adiskidetze saiakera bat ere egin genuen Donostiko Lan delegaritzan baina DIAko zuzendaritzak ez du langilea berriro lanera itzultzea onartu. Otsailaren 21ean izango da epaiketa, Eibarko epaitegian.

Guztiz onartezina iruditzen zaigu Mutrikuko DIAren politika laborala eta ekintza sindikala aktibatzera goaz. Mutrikuko eta Ondarruko herriek DIA-ko zuzendaritzaren jarrera zein den jakin behar du, lan baldintza kaxkarrak inposatzeaz ezezik, langileak ere despeditzen dituela, alegia.

Otsailaren 2an, eguerdiko 12etan elkarretaratzea egingo dugu Mutrikuko DIA supermerkatuaren parean “KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!” lelopean eta ondoren asanblada informatiboa.

MUTRIKUKO DIAn KALERATZERIK EZ, BERRONARPENA ORAIN!

ERASOEN AURREAN, SALAKETA ETA MOBILIZAZIOA!

#landuinabiziduina

[Irudixak]Ekimen ibiltarixe ibili de ONDARRUn! 

Astelehenin aila zan LAB sindikatuk Euskal herri guztin martxan ipini daben EKIMEN IBILTARIXE Ondarrure! Bertan langilik egunero sufriuten douen prekarietati eta lan baldintza eskasak salatu zitxuezen, batxe be errudunak zuzenki marka: Kutxabank, CEDE, ADEGI, Confebask, CEN, PP, PSOE, EAJ eta BBV !


Arrantza sektorin ingurun be emon ben informaziñoi… eta portun elkarrateratzi be ein zan! Bertan Ondarruko portun be lan duiñe eskatu gendun, jakiñe da portun lan ordu mugagabik, zabor kontratuk…. eta itxosoik eskasenaz be arrantzalik itxosa urteten dabela deskantsuk gitxi eta lan ordu luzikin!

LEA ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAn albisti hamen!

Azaroak 20 (astelehena) EKIMEN IBILTARIXE Ondarrure allako da

Azarun 20xan Prekaritatin aurkako ekimen ibiltarixe allako da Ondarrure. Lan duine bizi duine lemapin, Itsasaurren eongo gaz 10:00tatik 14:00ta eta 17:00tik-19:00ta Alamedan. Bertan prekaritati azalin pairatzen dabenn langilin errealitatik ekarriko dou gogora eta batxe be arrantza mundun lan etxen daben langillin aldarrikapenak.
Formatu berezixe dauke ekimen ibiltari honek. Furgoneta, karpa, arrantziai buruzko erakusketi, prekaritati borrokatzeko tallerrak, etorkizuneko arrantzin alde ekimena eta konzentraziñoi…

1 (2)

1