Nuevo Antxustegi txalopiai buruz, informazinoi gexa

P1080625

Antxustegi familixakun bidez jakinddou Bilboko itsas museuk ze errezoi emon dotxuzen txalopi museutik kentzeko.

Museun esanetan, antzeako beste txalopa batzuk be ba eidaz Euskal Herrixan, hobeto zainddute. Antxustegi txalopi, ostea, oso egoera txarrin dala dinue (argazkixetan ikusten da), eta gainea eztaukela balixo artistiko edo etnografiko handirik. Hasierako egur gexenak be aldatute ei daukez. Eta konpontzi oso gatxe ei de.

Baine museuk txalopi erakusketan ipini banin, balixo historiko handixe eukala esaben museuko arduradunak. Eta on, balixu galdu dau? Hoixe da Antxustegi familixakuk galdetzen dabena.

Argi dana da ondarrutarrontzako balixo handiko txalopi dela, herriko egurrezko atunero zaharrena dalako. Hamendik eskatzen dotsau museuai ahalegin bat etxeko txalopi konpondu eta dan lekun eukitxeko! Eta bestelan alternatiban bat eskeintzeko, txalopi zainddu ahal ixateko. Seguro ondarrutarrok be laguntzeko prest egongo gazena.

P1080622

P1080623

Ekainan 3tik 15ea, ‘Hormak Palestina’ erakusketi

kartelaHHH

7 Emakume en Movimiento elkarteak antolatuta, Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan. Erakusketa, Palestinar lurraldeetan jasotako “pintaden” ingurukoa da. Aldarrikapen hauek gurera ekartzearekin batera, palestinar gizartearen errealitateari buruzko gogoeta sortzeko espazio bat garatzea da asmoa, “pintadek” duten balore kultura eta artistikoa nabarmenduz.

Hurrengo, Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere ikusteko aukera egongo da erakusketa (*erakusketaz interesaturik zaudetenok jarri gurekin harremanetan)

http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/HORMAKPalestinaOndarroakoUdalErakusketaAretoan.aspx

Antxustegi txalopin alde

Ondarruko Antxustegi familixik euran bajurako txalopi emotsan Bilboko Itsas Museuai, bertan gordeteko. Urte askun egon da Bilboko Olabeagako portun, eta on museuk erabaki dau handik kentzi, egoera txarrin dalako. Antxustegi familixik, ostea, salatu dau museuk eztabela bir dan morun zainddu txalopi, eta halan dala gaur egun ugarrak janda eta egurrak usteldute. Gure ingurun dakauen egurrezko bajurako txalopaik zaharrenetaiku ixango da Antxustegi, gorde bir dan altxor bat, duda baik.

EH Bilduk be eguaztenin eskari bat sartu ban Gasteizko parlamentun, museuai eskatzeko txalopi ez kentzeko dan lekutik  eta ahal dan ariñen konpontzeko, usteldu aurretik.

P1080474

P1080473P1080476

P1080472