Hamen da 2014ko DINAMARTXI

Ondioik herriko txirrindulai asko ez diz bueltan etorri QUEBRANTAHUESOStik eta hamen dator ate joka aurtengo DINAMARTXI. Ongo astin askok ez dabe ondo lo eingo, ENDOXAz amets gaiztuk eukiko dotxuez eta. Hori bai, LASTURreko hamaiketaku re benetako helmugi.

dinamartxi 2014

Gogoratu ixena emon birdela aurretik, JAI BRAIANen ekainan 23, 24 edo 25in iluntzeko 7retatik 9xeta.

Ekainak 23 (astelehena) AKELARRI, San juan suan ingurun

2014ko san juan gaba artelan
Sanjuan sue eingo dou urtero lez Musika Plazan. Aldez aurretik, gauerdixan, bolanderak, adarrak eta irrintzixak, mendittik (Arrigorrittik) Akerra eta beran sekitu badatozela plaza iragarriko dabe. Parte hartu nahi bazu, etorri, ekainan 23an, gabeko 22:00etatik aurrea, Arrigorri hondartzako txiringito ingurure, ERDI AROKO ERROPAKIN JANTZITXE! Bertan, ulik harrotu eta gustoa “zikindduko” zatxuau.
Eta beti eitten douen latxeik, Alamedan lorak banatu ostin, Musika Plazan suan bueltan sagardau banatzen, dantzan eta saltoka ibiliko ga. Anima ondo pasako dou eta!

MARABILLI sormen festibala bi urtetik behin ospatuko da

manuelgorrixe

Marabilli Sormen Festibala (MSF) onarte urtero Ondarrun ospatu dan kultura jaxe biurteku ixango da hamendik aurrea. Halaxe erabaki dau ahobatez (eta afai legin) jaialdixe antolatzen daben Manuelistak elkartik. III. Marabilli Sormen Festibala, beraz, 2015in ixango da. Erabat herrikoi eta altruisti dan ekimena danez Marabilli eta inddarrak ondo kudeatzearren, erabaki dou bi urtetik behin ixati jaialdixe. Urte bakoitixetan ixango da, Korriki latxeik.

Halan da guztiz be, eta itxaronaldixe luziei ez eittearrren, lantzin behin “Marabillatxu” ixeneko ekintza puntualak antolatuko douz, Ondarruko Beikozini areto barrixaz batea alkarlanin. Zoriontasun eta errelbeldixa pilulak ixango diz Marabillatxuk, interesgarri eta ezezagun erizten gaskun musiki, antzezlan edo literaturi geugana ekarteko asmoz. Lehenengoku, uztailan 1in, New York Ska Jazz Enssemble taldiaz.

Onak ixan (bañe ez hainbeste) eta laster arte!
Manuelistak

KRESALA egune 2014. Aurten 50 urte. ZOIXONAK!!!

kresala egune

Aurten ospakizun berezixe ospatzen dabe KRESALA KULTUR ELKARTEko kidik,  edozeinek ez dotxu 50 urte beteten euskal kulturi bultzatzen: musiki, dantzi… horretxeatxik de aurten urte berezixe. Zapatun edozeinek eukiko dau aukeri dantzan eitteko edo ta bazkaire juteko (ixena aurretik emon bir de).

KRESALAk frankismo garai gogorrak bixi ixan zittun  eta sasoi hartako lege gogorrai aurrea eitteko kapaza ixan zan. Behian erakustetzuauz  70. hamarkadan atatako argazki batzuk:

a

d

h

s

feta barrixauak

2002 ikurrin dantzi kalin

OLYMPUS DIGITAL CAMERA