Antzerkixe arratsaldeko 7retan ixango da.
Kulturi eta kirolak
Atzo lehenengoko Marabillatxu ospatu gendun
Dakixuen modun Marabilli festibala bi urtin behin ospatuko da. Baine Beikozinin erabaki dabe urtintzir Marabillatxuk ospatzi. Atzoku ixan zan lehenengoku eta New York Ska Jazz taldi ikusteko aukeri euki gendun. Talde ona benetan. Danok geatu ginan gustoa, musika ona entzutea jun zinak, eta dantzan etxeko gogu eukenak be bai. Hori bai, gexauan goguaz be geatu ginan. Hurrengoko Marabillatxun zain geatzen gaz!
Uztailak 3 (eguena) LEKITTOko Gaztetxin eskutik, bakarrizketi
Lehelengoko eguenian, uztailak 3, 20:00etan ION MARTINEZEN MONOLOGUA!
Hondartzako ekintzak uztailak 2ttik aurrea ARRIGORRIn
2014ko ZAPATO AZULEko argazkixak
Gaur kosta ein gasku irudixak altzati (ulertuko dozuela pentsaten dou), bañe hamen datoz. Aurretik eskerrak emoten dotzuau argazkixak bixaldu dozuenoi.
Eguerdiko 12xetan MANUELek bolanderak bota eta kamiseta azoki zabaldu eta…
Eta hamendik aurrea jenti, jenti, eta jenti. Tabernetan edo txoznan ezin txandaik hartute ibili giñan (umore onaz beti be). Txitxarro erreten ibili zinak ezin abastoik emonda euazen.
Bertan egon ezin ixan ben herrittarrak, jaxe zuzenin bixitxeko aukeri euki ben RADIXU IRRATIXAN bidez eta batte be interneten bidez
eta urtitan kanpun bixitxea behartuta eon ixan dizenak aurten jaxe ezautzeko aukeri euki dabe
Por fuerza mayor (kartzeletan edo ihesin dazenak) be halan edo holan jaxin eon zin
eta eurak gogun dakauzela eta geure artin jaxe ospatzen eon birdizela eskatzeko jaxai geldialdi txiki bat ein gentzan
Spikerra be atrapa gendun atzo geure argazki kamariaz
Ordu bi txerdixak aldin alla zin DINAMARTXA jun zin mendigoizalik eta txirrindulaxak, eta oillun popi ipintxeko ongi etorrixe eskeini gentzan
Hori eta gero jaxak aurrea einban, edan eta jan, kanta ta dantza, eurixe ta siku, bertsuk… kamiseta irabazliai oparixak, antolatzailiai omenaldixe….
Aurtengo zapato azulan omenduk TXIRRIMORRASKIkuk ixan diz.
eta amaitzeko esan etorkizune ziurtatute dakauela, belaunaldi barrixak sakaraka datozelako
Ekainak 27 (baixaku) ibilaldi osasungarrixe
ZAPATO AZULEko egitarau: aurten be ezta ixe…
ZAPATO AZULIN txosni Plaza musikan
ONDARRUtarrak nausi LEKATXON
Pasan zapatun gazte LEKITTARRAK Gaztetxe barrixe zabaldu ben. Egun osoko ospakizune euki ben. Eta nahitxe estropadetan egurre emoskun Zumaxan, txapel jaurtiketan egurre emon gentsan geuk eurai Lekatxon.
Beatu zer idatzi daben Facebookin alboko herrikuk:
12,5 metro eskas botata, Txapel jaurtiketako txapelduna eta beren kuadrillia hamen sarijagaz. Bai, ondarrutar batek irabazi eban… baina holan ezin dalez gelditxu, laster dator rebantxia! Prepara! jajaja.
Ondarruko erraldoi eta buruhandixak be jun zin Lekatxoa, eta eskerrak emosku idatzi honeaz:
Ondarrutarrak buru-handi eta erraldoiakin giro bikaina sortu eben atzo. Eskerrik asko eta nahi dozuenerako Lekittoko Gaztetxeko atiak zabal-zabalik daukazuez! Aupa Ondarru!









































