Amatxu diz aurtengo kirol udalekuk

Aurten hirugarren urtez herriko ume askok kirol udalekutan parte hartu dabe. Lagunak ein eta kirol desbardin asko aprobateko aukeri euki dabe. Udalaz batea, monitore eta herriko kirol talde askok be lagundu dabe.

Zelako arrakasti dakarren ikusitxe, hamendik gure eskarixe udalai: ahal dala datorren urtin egun gexa eta ume gexauantzako leku ipintxeko.

Gabonetan be antzeko ekimen bat egongo da. Interesa dakazuenok adi egon, apuntateko.

1502836_539130802881328_3955296117639447369_o

10495565_539131236214618_2576617365399691137_o

10516712_539130669548008_5783124622130166840_n

Desfibrilatzaili ekarri dabe ZALDUPEa

desfibrilatzaili

Ondarroako Udalak desfibrilatzaili ekarri dau Zaldupe udal futbol zelaixan jarteko. Zapatun hasten da aurre denboraldixe, eta ordurako ipinitxe eongo da Zaldupeko aldagelan sarreran, zeozer gerta ezkeo eskure eukitxeko.

“Eskertzeku de Udalak ein daben esfortzu tresna hau erosteko, gitxien espero douenin izan geinkelako beran beharra” idatzi dabe AURRERA Kirol Elkartekuk euran facebookin.

Kalamendiko erronki aurrea du

1

KALAMENDIKO KANPAINI SENDO DABIL ETA GAUR 200. EGUNE DA ONDARRUTARRAK KALAMENDIRE HUTSIK EIN BAIK DUZENA!!

BERAZ, 165 EGUN GEATZEN DIZ ERRONKI BETETEKO!!

Uztaileko 2. hamabostaldixe eta abuztu gainditzi ixango da gatxena (oporrak, jaxak…). Ia herri-erronka hau lortzen douen!!

Animaten zatxuau uda sasoiko eguneroko zeuen planetan Kalamendiko erronkiaz akordati.

Politxe ixango litxake erronka potente hau lortzi!! Geure eskutan da, danon eskutan da!!

ANIMO!!

Aurten 2000 bidar (gitxienez) altza gaz ondarrutarrok Kalamendire!

14411566731_94690bc005_o

https://www.flickr.com/photos/113409834@N05/show

Sei hilabete pasatu dira jadanik ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!! eta oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, Udaleko Kirol Batzordeak eta Aurrera Mendi Taldeak luzatu genuen erronka, “herri erronka” bihurtu dela esan baitezakegu.

Jakina da inguruetan daukagun mendi tontorrik enblematikoenetarikoa dela KALAMENDI, eta seguruenik, Ondarrutar gehienok joanak gara “lehendik”, behin bada ere, bertara. Baina esan beharrean aurkitzen gara baita ere, kanpaina honi esker, hainbat direla estreinakoz joan direnak ere.

Helburua 2014 urteko 365 egunetan ondarrutarren bat KALAMENDIRA joatea da, baina argi daukagu baita ere, urtea luzea izanik, izan daitezkeela “hutsune” batzuk tartean izatea. Baina urte erdi pasatu den momentu honetan zera azpimarratu behar dugu, ez dugu hutsunerik izan, egunero igo direla Ondarrutarrak, alegia.

Hona hemen,partaidetzari dagokionez, urtarrila eta ekaina bitarteko datu orokorrak:

URTE ERDI

Ikusten denez, otsaila eta bereziki, martxoa, izan ziren erantzun handiena izan zuten hilabeteak. Gainontzekoetan, ez dago aldakuntza nabarmenegirik. Era grafikoagoan ere ikus daitezke aipaturiko datuak.

Datu akumulatuak ekainerarte

Jakina denez, hilero jasotako argazki guzien artean zozketa bat egiten dugu, eta urte guztirako “babesleak” lotuta daude dagoeneko. Bestalde, bi zozketa berezi ere egingo ditugu, bietan kanpin-denda bana jarriko duelarik Udaleko Kirol Batzordeak. Aurrena egunotan egingo dugu eta bertan, lehenengo sei hiletan jasotako argazki guztiak izango dira kontuan. Bigarrena, aldiz, urte bukaeran egingo dugu, urteko 2.seihilabeteko argazkien artean, alegia.

Udalaren aldetik hurbileko jarraipena egiten ari gara, egunero jasotako argazkiak eta mezuak sare sozialetatik zabalduz. Asteartero eta ostegunero argitaratzen ditugun KIROL AGENDAN ere tarte berezia izaten du Kalamendiko kanpainak, eta jakin badakigu, batak zein besteak, nahiko jarraitzaile dituena.

Gure aldetik, parte hartzen ari diren guztiek eskerrak emateaz gain, Ondarrutarrak animatzea baino ez zaigu geratzen.

ERRONKA POLITA DELAKOAN GAUDE!!
ANIMA ZAITEZ!!
LORTUKO DUGU DENON ARTEAN!!
ZIUR BAIETZ!!