Kulturi eta kirolak
Maixatzak 23 (baixaku) hitzaldixe: ONDARRU euskal lumen eta kantaixan habixi
Marian Etxaben margolan erakusketi ETXELILAn
Asteburuko partiduk ZALDUPEn
GABEKO IZARRAK aldizkarixan 2. zenbakixe kalin da
III. LEA ARTIBAIKO RALLIXIN HIRU ONDARRUTAR
Edu eta Gaizka alde batetik (35 zenbakixe) eta Aitor (Berritxuarra) eta Gorka (25 zenbakixe) bestetik diz Lea-Artibai eskualde osu zeharkatuko daben rallixin parte hartuko daben ondarrutarrak
Eta detalle lez EDUk eta GAIZKAk bat ein dabe GURE ESKU DAGO Kanpañiaz eta kotxi lelo horreaz margoztu dabe
Suerte on bat hiruroi!
“Hodeiak zapatetan” MIKEL ETXABURUn liburo barrixe
Amodioa, ametsak, aberrixe, kartzeli, bakardadi eta askatasune diz MIKEL ETXABURUn poetikan gai nausixak. Mikeltxon “Hodeiak zapatetan” poema liburo barrixe atzo aurkeztu ben Donostiko udal liburutegiko sotun.
SUSA argitaletxin eskutik urten dau liburuk.
“Gure ametsak zirkulu txikiak dira, haurrek egiten dituzten xaboi puxpuluen modukoak, hauskor eta arinak putz egin eta desagertzen direnak. Hatz puntarekin ukitu orduko mila malkotan lehertzen”
Hamen erakustetzuau liburuaz batea ein daben bideo aurkezpena
Apirilak 25 (baixaku) ibilaldi osasungarrixe Zaldupetik Errentexa
ANIMA ETA URREATU KIROLDEGI AURREA!!
Apirilak 26 (zapatu) beteranun futbol partidu ZALDUPEN
3 urte Aitzolik baik
Atzo ixan zalakun, baine gaur hiru urte jun gaskun Aitzol Aramaio. Zine zuzendaixe zan, baine batez be ondarrutar askoren lagun handixe.
Datorren martitzenin Bilbon beran omenezko jardunaldi bat antolatu dabe. Tartin, ondarrutar batzun pelikulak botakotxuez (Bidegain, Eizagirre). Bilbotik bazabize, ez galdu aukeri.
Hamen egitarau: http://cineclubfas.com/eu_IIaitzol.php












