Luterl taldin eskutik, “Euskoman” komikixe

image

Ondarroako LUTERL Taldeak komiki berria kaleratu du.
Azaroak 21, 22 eta 23an, Getxoko XIII. Komiki Azokako LUTERL Taldeko standean salduko da.

Izenburua; EUSKOMAN. “IZAN ALA EZ IZAN”.
Egileak: Ion Iñaki Artetxe (Gidoia) eta Kaiet Bengoetxea (Marrazkiak eta kolorea).
Eskertzak: Nekane Akarregi (Maketazioa) eta Fernando Agirre (Latinarekin eskainitako aholkularitza).

Ezaugarriak: GLOBHOSONDA SORTA 4. zenbakia.
Edizioa Paper azalez (Rustica). 52 orrialde koloretan (azala eta
kontrazala barne). Salneurria 6 euro.
Bilduma hontako komikiak aurretik, BERRIA egunkariko haurrei zuzendutako MANTANGORRI gehigarrian argitaratu ziren, zatika.

Badator SANTA ZEZILI, musikazalin egune!

2014ko Santa zezili

Eta gañea…

Azaroak 22 (zapatu) SANTA ZEZILI KALEJIRA. Eguerdiko 12:00xetatik aurrea, KRESALA ELKARTEKO trikitilarixak eta panderojolik Torrepe eta Sutargi bitxartin ibilliko diz molli alaitzen.

Azaroak 22 (zapatu) SANTA ZEZILI KONTZIERTU. Iluntzeko 8:00retatik aurrea, Ondarruko TXISTULAI ELKARTIK, Ondarruko METAL TALDIK, UNANUE KAMARA KORALAK eta KANTAIZE ORFEOIK Santa Zezili eguneko kontziertu eskiñiko dabe Andra Mari Elixan.

Lagun kruadrillak KALAMENDIre

Kuadrillak kalamendireKirol batzordekuk eta Aurrera mendi taldekuk zabaltzen dabizen mezu:

ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!!

PROPOSAMENA “ADIN GUZTIETAKO” ONDARROAKO KUADRILLA GUZTIAI!!
Seguruena herriko kuadrilla guztixetan egongo da baten bat Kalamendiko kanpani hasi zanetik, bertara ostera bat edo gexa eindabena. Nahiku zaze batxe, kuadrilla modun jun zazenok be.
Azken txanpan sartute gazenez, asteburu “berezi” batzuk nahi douz antolatu eta hauetariko bat, zeuei, “adin guztietako” Ondarroako kuadrilloi zuzendute du, zehazki, azarun 15-16 asteburuai begiraku.
Kartelin ikusten duzuen modun, kuadrillen asteburu edo antzeko zerbait ixango litzateke. Zapatun zein domekan, kuadrilla girun Kalamendire osteri etxi ixango litzateke helburu. Gero, goxan, argazkixe ata eta beti lez, geuri bixaltzi eskatuko genduke.
Kuadrilla guztixetan egoten da baten bat planak etxen dabena, bestik animaten dabena…eta horretxei du gexen bat zuzendute mezu hau: ANIMA ZEURE KUADRILLI ASTEBURU HORRETAN KALAMENDIRE BUELTATXO BAT ETXEN!!
Lehendik junde zazela esangotzue batzuk…eta?? zeatxik ez barriro erantzungotzazue!! Lehen “eskakeatakuk” badakazuez, badakizue zer ein!!
Gainera, oso oso argazki politxak ixaten diz kuadrillak atatezuenak!
Ia animaten zazen!!
Ia hainbat kuadrilla Kalamendire juten zazen azarun 15 edo 16an!!
Ia pillo bat argazki bixaltzezuen!!
Eskerrik asko aldez aurretik!!