Atzo gabaz BEIKOZINIn emon ben lelengoko emanaldixe eta gaur DURANGOko Ahotsenean karpan ein dabe disko barrixan aurkezpena KEU AGIRRETXEAk eta XABIER IRIONDOk.



Kulturi eta kirolak
FRIDA KAHLOi buruzko erakusketi abendun ETXELILAn

FRIDA KAHLOn lanik ezagunenan erakusketi.
Frida Kahlo (1907-1954), artista mexikarra, XX. mendeko pintore famatuenetako bat da. Beste edozein artista baten ez latxeik, beran bizitza profesionalak eta pertsonalak bete-betin bat egiten ben. Erakusketan lamina sortak daz, eta horrekin batea liburuxki, autorik pintatutako margo bakoitzan esanahi, testuinguru eta istoixakin
Abendun 5 (baixaku) KX proiektun aurkezpena BEIKOZINIn
Keu eta Xabierreaz batea Kirmen, Josu Eizagirre eta Yolanda Eizagirrek be parte hartuko dabe baixakuko emanaldixan. Kirmenek hauxe poesixi idatzi dau ondarrutarroi buruz:
https://m.soundcloud.com/xabier_iriondo/amak-einddako-jertsak
Abendu falta da bakarrik urte guztin egunero KALAMENDIre juteko. Lortuko dou!!!
Kirol batzordekuk hauxe mezu zabaldu dabe:
ELKARTASUN ZOZKETI, Euskal Herria – Katalunya futbol partidu dala eta
Abendun 28xan (iñuzente egunin) Euskal Herria-Catalunya selekziñoi nazionalak futbol partidu jokatuko dabe San Mamesen iluntzeko 8rak aldea. Horrako be lau sarrera ipiñi diz zozketan, eta herriko tabernetan dakazuez saltzen euro baten truke. Mostradorin eskatu! Zozketi bexperan, hillan 27xan, eingo da 14:00xak aldea, Kalekutzeko eskillaretan. Zozketa bi eingo diz, eta bakotxin bine sarrera zozketatuko diz (ie lagun! toka ezkeo bakarrik eza jungo ezta?)
Azaruk 30 (domeki) Antzerkixe Beikozinan “Ez da txantxetako gauzi”
Azarun 28 (baixaku) TRIKI & FOLK gaba
Zer dala ta zer dala… ONDARRUko BERBAK
Abendun 3 (eguaztena), TANBORRADI euskerin alde
Zaldupe Eskola Publikoko Hondar Ahua guraso elkartik Ondarruko Udalan eta Ondarroako AEKn laguntziaz tanborrada bat antolatu dau euskerin alde. Abendun 3an, Euskararen Nazioarteko egunin arratsaldeko 18:00etan urtengo dau danborradik Zaldupe eskolatik eta Itsasaurre plazan amaitu. Lau urtetik aurreako umik zein helduk parte hartu leike eta ixena emoteko epi azarun 26xan amaitxuko da. Ixena emoteko tokixak Kurike, Kitxu eta Brontxe ixango diz.






