Lagun kruadrillak KALAMENDIre

Kuadrillak kalamendireKirol batzordekuk eta Aurrera mendi taldekuk zabaltzen dabizen mezu:

ONDARRUTARRAK KALAMENDIRA: EGUNERO BAIETZ!!

PROPOSAMENA “ADIN GUZTIETAKO” ONDARROAKO KUADRILLA GUZTIAI!!
Seguruena herriko kuadrilla guztixetan egongo da baten bat Kalamendiko kanpani hasi zanetik, bertara ostera bat edo gexa eindabena. Nahiku zaze batxe, kuadrilla modun jun zazenok be.
Azken txanpan sartute gazenez, asteburu “berezi” batzuk nahi douz antolatu eta hauetariko bat, zeuei, “adin guztietako” Ondarroako kuadrilloi zuzendute du, zehazki, azarun 15-16 asteburuai begiraku.
Kartelin ikusten duzuen modun, kuadrillen asteburu edo antzeko zerbait ixango litzateke. Zapatun zein domekan, kuadrilla girun Kalamendire osteri etxi ixango litzateke helburu. Gero, goxan, argazkixe ata eta beti lez, geuri bixaltzi eskatuko genduke.
Kuadrilla guztixetan egoten da baten bat planak etxen dabena, bestik animaten dabena…eta horretxei du gexen bat zuzendute mezu hau: ANIMA ZEURE KUADRILLI ASTEBURU HORRETAN KALAMENDIRE BUELTATXO BAT ETXEN!!
Lehendik junde zazela esangotzue batzuk…eta?? zeatxik ez barriro erantzungotzazue!! Lehen “eskakeatakuk” badakazuez, badakizue zer ein!!
Gainera, oso oso argazki politxak ixaten diz kuadrillak atatezuenak!
Ia animaten zazen!!
Ia hainbat kuadrilla Kalamendire juten zazen azarun 15 edo 16an!!
Ia pillo bat argazki bixaltzezuen!!
Eskerrik asko aldez aurretik!!