Kulturi eta kirolak
Ekainak 13 (zapatu), ZUBI ZAHAR herri ikastolako egune
KRESALA egunai hasieri emotze
Ekainak 6 (zapatu) Hendaxan: “HERRI BIHURTU ZAIDAN DESERRIAN” emanaldixe
«Herri bihurtu zaidan deserrian» olerki eta kantu emanaldi bat da, errezitatutako poema eta kantu akustikun bilduma bat; euran bidez, etxi atzin laga eta toki ezezagun baten bixitxen jarraitzen dabenan histoixi kontaten dau. Bidai baten kontakizune da hau, erbesteratun min intimuenak, hausturak, zalantzak, hutsunik eta pozak islatzeko saiakera bat. Askoren histoixi ixan leike hau, nahiz eta Jon Garmendiak idatzitxako poemak ixan, beran benetako histoixin kontakizun modun. 10 urtetan idatzitxako poemak diz. Eta dana Xabi Solano musikaixak gidatutako taldin eskutik. Partaidik Jon Garmendia: Idazli. Xabi Solano: Musikaixe. (Esne Beltza) Keu Agirretxea: Musikaixe. Ortzi Oihartzabal: Bioliñe. Xabi Azkarate: Perkusionisti. Eider Eibar: Ilustratzaili. Soinu teknikaixe Paxkal Etxepare hazpandarra ixango da, eta Argi teknikaixe Jon Mentxaka. 
Bertso-bazkaxe KRESALA egunin
Maiatzak 28 (eguena) bertso paper lehiaketako sari banaketi
Maxatzak 29 (baixaku) ibilaldi osasungarrixe Zaldupetik
Maxatzan 30 (zapatu) ospatuko da aurtengo KRESALA EGUNE
Atzo herrixak omenaldixe eitzan Aurrerai
Atzo Aurrerak herrixan omenaldixe jaso ban, 3. maila altzatearren.
Lehenengo udalak harreri eitzan udaletxin ekipo guztiai.
Gero gabarri baja zan errixun behera, eta nahidanbeste herritxar urreatu zin erreka albuta, Aurrerako ekipu animatea.
Zoixonak Aurrera!
Argazki gexa Aurreran orrixan: https://www.facebook.com/aurrera.kirolelkartea
Maiatzak 23 (zapatu) kantujiri Kantaizekukin
“Kresal Usaineko Kantak” kantu liburutxu aurtengo Antxoa Egunin be zabalduko dabe.
Ixezko arrakasti ikusitxe, liburutxun kopixa gehixa ata dabe Kantaize Orfeoikuk. Eguerdiko Kantujiran, eurakin batea kantatea inbitatxuez ondarrutarrak. Hauxe kartatxuau bixaldusku:











