Zerren zain za, ondiokan ez dozu esketxik graba?

Ondiokan ez za hasi esketxoi grabaten? Gogun euki ekainan 25ea arteko epi dakazule biharrak aurkezteko. Zemat eta ariñaua aurkeztu, ordun de ariñaua argitaratuko diz webgunin eta ordun de aukera gehixa eukiko´zu irabazteko.
Ez gatzule ixe burure etorten? Ondarrutar naturala eta ondarruberbetan.com webgunitan dakazuz nahi dan beste berba eta esakera.

Hamen lehiaketin inguruko informazinoi gexa: http://www.ahuakemonala.eus/esketx-lehiaketi

ahuakemonala-logo-hutsa

Lagunai esan mundu guzti azorata dabilela ta amure egoteko, #ahauakemonala ibiltxeko. Harixe mehie badauke be ta amaneko lekutan bixi bada be abixadan etorteko; grabati daukela esketxoi lantzoikeixaik handixena bada be. Gauzi abantin ipintxi re ta arrari eitxi edo ateso eoti…. edo…armonixan ibiltxi, zeatxik ez? Auskan ein baik, bañe. A… ta inportantiena: ahumuñin ibili ta ondo baiño hobeto pasati!

Hamen datoz SANJUN SUAK! Badator AKELARRI!‏

badator AKELARREA 2015

Kamiñazpiko jaixak amatxu eta Alde Zaharreko jaixak aste amaieran (nobedadi!).
Eta horren danon atzetik… San Jun suak! Eta urtero lez inbitata zaze ekainan 23an gaberditxik aurrea Akelarrin parte hartzea. Arrigorritxik plaza, lorak banatu, uxuk bota, eta plazan, sue!

Ata Erdi Aroko erropak oriatea, bertan egunin jantzi eta etorri plaza Akerraz batea suan bueltan dantzan etxea! Artelanekuok gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako txiringitun eongo gaz preparamentuk etxen, eta zeoze falta bagatsue (buruku, amantala, adarrak…) trankil, geuk lagakotsuau-te!

Ez gazela, bagazela… “zelebraaatzeko fiesta”!
Laiño guztin azpitxik eta sasi guztin gañetik, ein dantzan libre Ondarru!

Artelan.
2015 AKELARREA