Aurrerakuk hasi diz gabarri preparaten zapaturako

image

AURRERAkuk Antxoa eguneko arratsaldeako egitarau prestatu dabe eta hauxe idatzixau bixaldu dosku:

Eskerrik asko tabernari eta dendariei, Ondarroa Arraun Elkartea, Ondarruko Bateleruk, Kresala Kultur Elkartea eta Unanue Musika Eskola eta Ondarroako Udalari. Bereziki eskerrik asko Antxoa Eguneko antolatzaileei, egun berezi honetan Aurrera festa horretan murgiltzearren.

Gogoratu, goizeko 12:00etan, Ondarroako Udalak harrera egingo diola Aurrerari Udaletxeko pleno aretoan. Bertan izango dira jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzakoak. Etorri zuek ere!

Hamen egitarau:

aurrera

ESKILANTXARRI 2015 proiektun aurkezpena

eskilantxarrin aurkezpena maxatzak 14
Bixar maxatzak 14 (eguena) Beikozinin aurkeztuko da ESKILANTXARRI ur kirol elkartin aurtengo ekimena, eta hau diñue:
Badiz urte batzuk gure elkarti sortu gendule eta uste dou ordu dala Eskilantxarri herrixan aurrin formalki aurkezteko.
Aurkezpen honetan Eskilantxarri zer dan, zelan sortu zan eta gure kirol elkartiai emon nahi dotzaun etorkizuneko ikuspegixe azalduko dou.
Etorri Maiatzak 14an Beikozinin eingo douen aurkezpenea eta ezautu aurtengo denboraldirako eskaintza barrixe eta kirol agendi!

AURRERA ikustea juteko autobuse OÑATIre

BUS Pasan zapatun Zaldupen egon zan giro ederra ikusitxe, Aurrerak autobuse antolatzi pentsa dau domekan Aurrera animatea juteko Oñatire. Partidu 16:30xetan hasiko ra, eta autobusak arratsaldeko 15:15etan urtengo dau Zaldupetik. Autobuse debalde ixangora bazkide eta ez-bazkidintzat, eta apuntateko Zaldupen bertan edo 946 831 053 telefonure deitxu bir de. Jenti hasitxe ra apuntaten! Etorri taldi animatea, domeki ixaleike Aurrera mailaz altzakoran egune ta!

BUS2Ipar baltzetan Aurrera,

Aurrera beti AURRERA!

Maxatzak 8 (baixaku), KIROL GALI Kofrai zaharrin

kirol gala 2014Datorren baixakun, iluntzeko 19:30xetan ixango da Kofrai Zaharrin 2014 urteko KIROLAREN GALA. Aurreko hiru urtitako formato bardine eukiko dau, hau da, lau saritun ingurun presta dotxuezen ikus-entzunezko muntaiak jarriko diz eta gero sarixak banatu.

Sarixak banatzea AGER SOLABARRIETA eta MAITE BADIOLA etorriko diz, dakixuen modun, kirol egokitun aritzen diz hainbat urtetan.

ANIMA ETA HURREATU KOFRAIDE BAIXAKUN, ZEUEN BABESA EMOTEA HERRIKO KIROLAXAI!
kirol gala 2014  2