“Lienzos, humedales y raíces” ONDARRUTAR baten erakusketi Managuan‏

ñ
MANAGUA (NIKARAGUA) aldetik jaso dou hau notizixiau:

Kaixo lagunok!

Nikaraguan be ondarrutarrak arte mundun biharrin gabizela erakutsixe emoteko, hamen bixaltzen dotzuet datorren baixakun, maxatzan 8xan, Managuan beste hiru artistaz batea inaugurako douen erakusketin kartela.

Batxe erakusketan agertuko dizen pare bat kuadron argazkixe be. Ze, ezingo dozuenez etorri, ba argazkixan barabe gozatzeko.
ññ

ñññ

Bueno ba, hurrengorarte, besarkada bat danoi, eta ondo segi!

Aurrera beti!

Itziar Garalde, Managuatik.

Gabarri atateko bidin da osteabe AURRERA. Gaur arratsaldin danok ZALDUPEa!!!

Batzuk txurrun ingurun batzen dizen bittartin, beste batzuk errekan gora txalupan (hamen kasun gabarran) ospatzen dabe euran garaipenak. Eta hoixe gerta leike gaur edo hurrengoko astin AURRERA futbol taldiaz. Asteroko biharrai esker 3. maila altzateko gitxi falta gako.
Lagun batek hauxe argazkixe eskeini dosku: 1986xan Artibai errekan gora gabarri AURRERAko fuolistakin, entrenadoriaz (BENGOETXEA), direktibiaz eta musikaixakin. Orduntxe be 3. maila altza zan Aurrera.
1986ko ekaina AURRERA 3. malla altza zanin

Juanito Urkizuai buruzko ikerketi aurkeztu ben atzo

Udaleko kirol batzordin bekiai esker, Irene Urrozolak Juanito Urkizu futbolai ondarrutarrai buruzko ikerketa bat einddau, eta atzo aurkeztu ban. Bertan egon zin familixakuk be, eta Urkizun bixitxiai buruz berba ein ben. Urruzolak batutxuzen argazki zaharrak ikusteko aukeri be egon zan.

Juanito Urkizuk talde askotan jokatuban beran kirol ibilbidin: Athletic, Real Madrid, Osasuna… eta zelan ez, Aurreran!

Kirol Batzordin asmu ikerketi liburo baten argitaratzi de.

10355608_686224168171990_7878698391664165571_o

11160068_686450364816037_7516782586847553211_o

11157438_686449998149407_6977086155734038495_o

11169715_686451268149280_9081416629128997286_o