ZUBI-ZAHARRA sakabanaketi salatzeko erabili dou

P1050615Baten batek esango dau ONDARRUTARROK zubixakin fijaziñoi dakauela, ta guk ez dou ukatuko. Zubixak alde bi lotzen dau.  Guk eitten dotzauen irakurketi hau de, kalin gazenok ta bai espetxin edo ihesin dazenakin zubixak batzen gattu, eta hori holaik ixanda, erabili eitten dou. Gaur arratsaldin pila bat herrittar ZUBI-ZAHARrin batu ga  ONDARRUTAR presuk pairatzen daben SAKABANAKETI salatzeko. Konkretuki salatu dou XABIER ARANBURU SAGARMINAGA Muret-toulosetik Lyonea erun dabela eta ASIER BADIOLA LASARTE Estremeratik Valentzire.

P1050622

IMG_0502

Zaballatik herri harresiari… (Urtzan karti kartzelatik)

Aupa zuek! Ez dakit zenbagarren instantzia berrerabiltzen dudan gutun hau idatzi asmoz. Ez zait erreza plaiko zubiko ajearen ondotik zuengana zuzentzea, oraindik ere globo laranga baten barnean bainago.

Barikuan Alamedan agertu nintzenetik jaso nuen babesa izugarria izan da. Kartzelara nire burua ez nuela aurkeztuko esatea nahiko izan zen Euskal Herriko txoko desberdinetatik jendea Ondarroara etorri eta herritarrekin batera kristolako herri harresia eraikitzeko.

Gobernu Espainiarrak eskema zaharrari eutsi nahi dio, Euskal Herriarentzako errepresioa, atxiloketak eta kartzela, bestelako eskeintzarik ez duelarik. Konponbide garaia da baina, eta Donostian eta Ondarroan eraikitako harresiak horren adibide ditugu, herria konponbide gose da. Kartzelak husteko garaia da, ezin dugu onartu beste lagun bakar bat gehiago kartzelaratzea. Horregatik, kartzelara eramateko “mehatxua” gainean duzuenok desobedientziaren aldeko apustua egitera animatu nahi zaituztet. Atxiloketekin bukatzeko bidea dugu hau. Amaitu dira atxiloketa beltz eta bakartuak, amaitu behar dute bizi genituen inkomunikazio eta torturak. Eta helduko gara atxiloketak ekiditera, bai horixe!!!

Kartzelan nago bai, baina alamedan bost egunetan bizitakoak bete ninduen harrotasun eta indarrez. Eskerrik asko guztioi bihotz-bihotzez! Mundialak zarete! Segi dezagun horrela, batzen, zubian batasunaren indarra sumatzen zen, aldaketarako gogoa… Ez naiz gai bertan sentitua berbaz azaltzeko. Adin desberdinetako jendea, ideologi eta sentsibilitate desberdinetakoak… Elkarri eskuak hartuta eraiki genuen harresia. P.N.V.ri gonbitea luzatu arren, ez zen ez , Estefania Beltran de Herediarik, ez Urkullurik agertu, nahiz eta oinarriko herritarrak baziren. Eskerrik asko zintzoki zuoi ere!

Zer esan gehiago… Jo ta ke! Bakoitzak bere esparruan, bakoitzak bere ahalmenaren arabera… Guztiok gara beharrezkoak. Oztopo guztien gainetik, denon artean lortuko dugu.

Ezin bukatu aipamen berezi bat egin barik. Alamedan behin eta berriz aipatu nituen nagusiak; nire ibilbide militantean eredu izan ditudalako, bizi osoa borrokan daramatelako. Dituzten urteak bizkarrean izan arren harresiaren oinarri izan direlako, “onenak zaze!”. Baina gaurkoan… esker berezia etxekoei: Eskerrik asko familia! Etxeko “ume endrerosik” hartutako hautu politikoek espero gabeko portuetara eraman zaituzten arren beti nirekin zaudetelako galdera eta exijentziarik gabe. Familia tokatu egiten da baina aukeratzerik balego… ez nuke niretzako hoberik aurkituko. Maitte zaittuet!

Agurtzen ere hasi beharko dut. Animo guztioi, laster ikusiko dugu elkar. Konturatu orduko Turrune entzuten egongo naiz hor zuekin, baina antxoaren turruna e! Ondarrun kantatzen dugun moduan: “Aurrera beti, beti Aurrera” lagunok! Borroka da bide bakarra!

Zaindu eta bizi pozik. Eta egin barre, haginak erakusteko beste modu bat da eta! Maitte-Maitte! Eskerrik askooooooooooooo!!!

p1050413

Euskal iheslai politikuk be, hor daz

Askotan, bixi douen gatazkan, iheslaixak albo baten lagaten douzen sensaziñoi eon ixan da, gure hizkuntzan presuk berbi behin ta berriro erabiltten badou be, iheslaixak hortxe sartzen douzelako edo. Bañe iheslaxak euran berezitasune dauke. Era askotako iheslaxak daz (sasixin dazenak, erdi “legeztatute” dazenak, apartea jun dizenak…) bañe danak erbestea urten bir ixan dabe arazo politiko baten aurrin behartute. Argi geatu bir de, nahiz eta euran sorterrittik kanpun egon, inoiz ez dabela herrixaz loturaik galdu, edo lagunan bixitxan bidez, edo familixan bidez…

Gaur egun gatazkiai irteera bat emon nahixan gabizenin, IHESLAXAK, bat eitten dabela gogoratzen dozku, ta hori dala ta, dei bat eitten dozku, ekainaren 15eako MIARRITZeko IRATY gelan.

Ekitaldi NazionalaHorreaz bat eindde, ONDARRUTAR talde batek berta juteko deixe luzatzen dozku. Gogoratu eta kalendaxun apunta ekainan 15in MIARRITZEA, han ikusiko ga.

P1050541