Garak publika dabenez, Ertzaintzik borondatez atxilotu ban Urtza, natxe hori ein biharrik ez eukan (epailin aginddu Guadia Zibil eta Polizixa nazionalantzako zan). Ia Sabin Etxeakuk enteraten dizen: atxiloketak albo batea lagateko sasoi de!
Kartzeletatik / Deserrittik
Zoixonak lagun!
Miarritzeko zozketan parte hartu bazenduen…
Miarritzetik jaso douz zozketako zenbaki saridunak. Ia suerteik badakazuen:
1. saria: Asteburuko egonaldia landetxe batean bi pertsonentzat: 2154
2. saria: Euskal produktuz osatutako saskia: 1250
3. saria: 8 lagunentzako bazkari edo afaria Pausuko Xaia ostatuan: 1762
Saridun suertatu bazara zorionak, eta idatzi helbide honetara: herriaduguarnas.zozketa@gmail.com.
ONDO SEGI ETA BESARKADA BAT!
MIARRITZeko ekitaldixe ososoik
MIARRITZen egon ga
Herria dugu arnas preparaten
Ondarrutar batek bixaldusku argazkixe. Bixarko Miarritzeko ekitaldixe preparaten laguntzen dabiz herritxar asko. Eskerrik asko Aitor, bixar Miarritzen ikusiko gaz!
Miarritzea ezin bazaze urreatu, baine Bilbotik bazabize, frankismun inpunidadin kontrako manifestazinoi dakazue. Herriko eta Saturraneko hilddakuk gogun dakauz!
Eta Donostitxik bazabize, Errauskailun kontrako manifestazinoi dakazue 17:30xetan Bulebarretik.
Dabilen herrixai, ez gako goroldixoik hazten!
LEA-ARTIBAIko iheslaxak berbetan
Bixar MIARRITZen eingo dan ekitaldire juteko gonbiti eitten dozku ta horreaz batea euran iheseko bixitxi kontaten dozku. Esan birde ez dizela eskualdetik jundako bakarrak( batzuk sasixin bixi dizelako oraindik) ta beste batzuk ezin ixan dizelako egon elkarrizketa hortan.
Miarritzea juteko, apunta betiko lekutan
Zapatun, danok Miarritzea!
Erakusketi Etxelilan, emakume presun artelanakin
Martxan da “Emakumeak, kartzela eta sormena” ixenburu dakarren erakusketi ETXELILAn. Bertan, Urtza Alkortan biharrak eta ondarrutar emakume preso-ohian biharrak be badaz (Guruzne, MariJose, Iñake). Ordutegixe: astelehenetik zapature 17:00etatik 21:00xeta. Domeketan 12:00-14:00 eta 17:00-21:00. Etorri kartzelan sortutako artelan ederrak ikustea.MAHAINGURU: Eguaztena, hilan 12xan 19:00etan Etxelilan bertan, Rosa Iriarte naparraz eta Iñake Goñi ondarrutarraz












