Kartzeletatik / Deserrittik
197/2006 dotriñiai, ONDARRUk ezetz esatza gaur
Beruai aurre eindde, asko ixan ga gaur Alamedan batu gazen herrittarrak
Gaztik be aldarrikapenaz bat ein dabe
Hor dakazuez gaurko ekitaldiko argazki gexa
Dotrina hau amaitzeko kanpañin barrun, koaderno handi baten herrittarren aportaziñoik batu di, ta nahi banak, idatzi, margoztu,… ein dau bertan
Presun eta iheslaixan aldeko zozketi
Ondarruko Herrira, preso eta iheslaixan aldeko sostengu taldik, biharrin jarraitzen dau. Hilero-hilero zeozer zozketatzen dabe: batin bildotsa, hurrengun euskal produktun otzari, gero barriro bildotsa… Oraingo honetan herriko Cantabrico jatetxik oparittute, lagun birentzako AFARIA zozketatuko dabe: euro baten trukin, txartelan jabik 4 zenbaki jokatuko dau. Zozketi, hilaren 20xan, zapatun eingo da Alamedan Epaian ingurun. Zorte ON!
Asteburo antierrepresibu ONDARRUn
Zapatun Alamedan bertan, eguerdiko 13:00etan ordu laurdeneko elkarretaratzi ixango da 197/2006 dotriñi indargabetzeko eskatzen. A! Alamedan Kuadernuaz batea, Ondarruko Herrirakuk mateixala saldukou eta txosni be ipinitxe egongo da.
San Ferminetan, preso oihak omendu dotxue
Urtero egiten dan lez, aurten be preso ohiak omendu dottue San Fermin jaxan barrun IRUÑAn. Aspalditxik datorren ohitturi de, ta urte batetik bestea kartzelatik urteten daben presuai omenaldixe eskeintzen dotze. Bideuan ikusten dizenak, 2012txik 2013ko jaxan bittartin askatutako presuk diz, tartin ikusiko dozuen lez ONDARRUTARRRAK agertzen diz.













