‘IBON a casa’ ZARAGOZA aldetik

‘Euskal Herrixan lagunak’ taldik deitxute atzo mundun zir hainbat konzentraziñoi ei zin, besteak beste Milan, Bergamo, Turin , Berlin, Buenos Aires, Belfast, Lisboa, Bartzelona, Madril, Malaga eta Zaragozan. Danak helburu bateaz, Euskal presun eskubidin alde eta sakabanaketin kontra. Esan birdou  Zaragozako konzentraziñoin Ibon etxea ekarti eskatubela. Argazkixan ikusten dan lez Ebro errekin ondun eta El Pilaren azpixan.

1

ELKARTASUN ZOZKETI, Euskal Herria – Katalunya futbol partidu dala eta

Abendun 28xan (iñuzente egunin) Euskal Herria-Catalunya selekziñoi nazionalak futbol partidu jokatuko dabe San Mamesen iluntzeko 8rak aldea. Horrako be lau sarrera ipiñi diz zozketan, eta herriko tabernetan dakazuez saltzen euro baten truke. Mostradorin eskatu! Zozketi bexperan, hillan 27xan, eingo da 14:00xak aldea, Kalekutzeko eskillaretan. Zozketa bi eingo diz, eta bakotxin bine sarrera zozketatuko diz (ie lagun! toka ezkeo bakarrik eza jungo ezta?)

zozketakartela

IBON IPARRAGIRRE jo einddabe kartzelan

IBON IPARRAGIRRE kartzelan 2014-10-13Iparra Galdu Baik plataformik jakin erain dabenez, IBON Alcala Mecon preso dan beste preso sozial batek jipoitxu dau gaur arratsaldin. “Zigarro bat eskatutza beste preso sozial batek, eta Ibonek bi zigarro eukazenez, ezetz erantzutza. Horren aurrin, bestik jo ein ddau”, esan dau Jon Kirru Iparragirrek preso politikun anaxik.

Informazinoi gexa: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2014/11/25/ibon-iparragirre-preso-politiko-ondarrutarra-beste-preso-batek-jipoitu-duela-jakin-eragin-dute/

Azaroak 22 (zapatu) berdel erre kantarinak

image

Zapato eguerdixan ondarrutar preso eta iheslaixan lagunak ELKARTASUN OJAELA ipiñiko dabe abantin Zubi Zaharreko txurro aurrin. 100 kilo berdel errekotxuez bertan. Berdel erre osu ogi gañin (pintxo ederra!), euro bixin salduko ra. Txosnatxu bat be eongo ra berdelai saka etxeko. Santa Zezili egune dala-ta, Kresala Elkarteko trikitilaixak eta panderojolik be giru alaitzen ibilliko diz ingurun. (Egueldi txarra balego, Plaza Berdurako tunelin babestuko dabe ojaela)