Gaur jakinddou zubi harresixan atxilotu zitxuenai kartzela zigorra ipinitsela epailik, eta batxe be milak euroko multak.
Hitzan dakazue informazinoi gexa:
http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/11/13/ondarroako-herri-harresiaren-harira-epaitutako-bost-auzipetuei/
Kartzeletatik / Deserrittik
AITZOLen karti kartzelatik
Idatzi eta argazki hau jaso dou AITZOL ETXABURUk bixaldutaku, IBON IPARRAi zuzendute:
Hiru egun iragan dira espainiako salbuespeneko epaitegian ikusi eta elkarrekin hitz egiteko aukera izan genuenetik. Modu prekarioan izan bazen ere, elkarren berri zuzenean jasotzeko aukera izan genuen.
Ez dizut gezurrik esango, zu ikustean asko poztu nintzen arren, zure lekukotasunak barrua astindu zidan, are gehiago epaileari bataurrekoen laguntzarekin ere ezin duzula irakurri erantzun zenionean. Amorrua sentitu nuen. Amorrua eta ez gorrotoa, zuregatik sentitzen dudan maitasunak ez baitio lekurik uzten gorrotoari.
Lerro hauek ere ezingo dituzu irakurri baina espero dut norbaitek irakurri edo kontatzea, horregatik idatzi dut besteak beste hemen.
Gaur egun Euskal Herrian eta bereziki Ondarrun bizi den egoera izan genuen hizketa gai nagusi. Herritarrok gure artean banatzen gaituzten arrazoiak aipatu genituen baina baita batzen gaituzten arrazoiak ere. Eta zu Ibon, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste euskal preso politikoekin batera, batzen gaituzten arrazoietako bat zara. Herritarren gehiengoa zuen etxeratzearen alde dago. Etxean, bizirik nahi zaituztegulako. Zentzu horretan ondarrutarron lehentasuna zure kaleratzea izan behar da, egoerak aspalditik hori eskatzen duelako. Lasai Ibon, zuen etxeratzearen atzetik besteon Euskal Herriratzea eta etxeratzea etorriko da, begiradan euskal preso eta iheslari politiko guztion amnistia eta Euskal Herriaren askatasuna tatuaturik dugulako.
Soto del Real sarraski espetxeko isolamenduan aurkitu dudan burkide maitagarri batek aipatu bezala, askotan iruditzen zait Bilboko urtarrileko itsasoaren olatu baten zain gaudela eta ez gara konturatzen olatua gu geu, herritarrok, garela.
Besterik gabe Ibon, aipatu nizun baina ez ahaztu arrazoi askorengatik maite zaitudala eta zaitugula. Maite zaitut, zure irribarre kutsakorragatik, zure izaera errebeldeagatik, Gernikako sua begietan argi duzulako, bihotz aske bat zarelako… Eta bihotz askeen begietan gaua beti argi delako!
Matxe matxe!
Aitzol Etxaburu Artetxe
2014ko urriaren 16an Fleury-Mérogir sarraski espetxean
Zerri zelan erabili?
Hauxe argazkixe jaso dou, aspaldi Eguzki taldik einddaku Kantxope Errebueltan. Zoritxarrez, bertan agertzen dan mezuk ontxe be balixo dau.
http://eguzkiondarru.wordpress.com/2014/11/10/aspaldiko-mural-bat/
ARITZ askatu dabe
Gabeko 9xak aldea bolanderan bittartez jakin dou ARITZ aske laga dabela. Horren aurretik Alamedan batu gaz beran atxiloketin azken barrixak jasoteko eta ondoren “Adierazpen askatasuna ARITZ ASKATU” pankartin atzetik manifi ein dou herrittik zir. Hurrengo ordutan jakingou zer leporatzen dotzen eta zer eskatzen dotzen, bittartin guk ONGI ETORRIxe emotetzau TURRUNEtik.
Gaur (azaroak 6) manifestazinoi Alamedatik: Aritz askatu
Gaur goxin guardia zibilak Aritz Egurrola atxilotu dabe, interneten ETA goraipatu eta biktimai barre eitsalakun.
Arratsaldin manifestazinoi eongo da Alamedatik 19:30xetan, adierazpen askatasunan alde eta Aritz askatzeko eskatzen.
Hamendik, gogoeta bat: egunero irakurten douz interneten aldarrikapen faxista-españolistak eta euskal biktima abertzalin kontrako insultuk eta burlak. Baine horrek sekule eztotxuez atxilotzen. Españin adierazpen askatasune zer da, batzuntzako bakarrik, ezta?

Gaur Kirruk urtik beteten dotxu
5 urteko espetxe zigorra emotse KEMEN URANGAi
Jun dan asteko epaiketin barri emon genizuen eta gaur sententzixin barri euki dou: 5 urteko kartzela-zigorra emotze Kemenei. Urte bi barrun pasatu dotxunez, 2017ko abuztun beteko dotxu bost urtik eta guaz eongo da urte hortako ondarruko jaxetako.
Epaiketi “ondo” jun zan. Ia 50 lagun bildu ginan bertan eta Kemen oso ondo ikusi gendun. Abokatuk oso lan ona ein ban, bañe, badakixue, arbitrun kontra eitti oso gatxe da, eta, KEMENen askatasune amestu gendun arren, 5 urteko kondena, kolaboraziñoiatxik emon daiteken kondenaik motzena da, beraz, horrei eutsi beharko dotzau.
On, ikusiko dou ia noa bixaltzen daben eta emongo dotzuau horren barri.
Bittartin, eskerrik asko danoi eta besarkada handi handi bana!
Azaroak 1 (zapatu) bildotsan zozketi
Bixar, hillan 1a, ELKARTASUN ZOZKETI antolatu re. Goixeko 9:00xetatik eguerdiko ordu 2 txerdixeta, taldekuk BILDOTS BATen zozketako boletuk saltzen egongo diz Kalekutzeko eskilletan. Euro baten truke, lau numeron jaue eingo zaz. Zozketi, zapatun bertan eingo ra, ordu 2 txerdixak aldea Zubi Zaharreko aurrin. Toka ezkeo, txikiteutik etxea altza bir karritun bille, premixu karriateko! Etxassss! Eskerrik asko! 
Iparra etxea ekarteko eskatu dou gaur be
Konponbide garaixe dala aldarrikatu dou
Konponbidin garaixe dala aldarrikatu dou Ondarrun.
Informazinoi gexa Hitzan: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/10/23/konponbide-garaia-dela-aldarrikatu-dute-hainbat-lagunek-ondarroako-kaleetan-egindako-manifestazioan/





