Dakixuen modun gaur Kemen Uranga epaituko dabe, eta pilo bat ondarrutar Madridea jun diz berai babesa emotea.
Kartzeletatik / Deserrittik
Urrixak 23 (eguena), manifestazinoi: Konponbide garaia da!

Onartezina da presoen eskubideen urraketen aurrean espaniar eta frantziar estatuek duten inpunitatea.
Presoen kontrako eskubide urraketak eta salbuespen politikak eguneroko ogia dira tamalez. Euskal preso politikoek kartzeletan pairatzen dituzten muturreko egoerak, legeak horrela dioelako aske egon behar luketen preso gaixoak espetxea mantentzea eta senideen kontrako neurri bidegabeak mendekuan oinarritzen den politikaren adibide garbiak dira. Presoen eskubideak bapezten dituzte, beraien bizia bera arriskuan jartzeraino.
Eskubide urraketa hauen aurrean ezinbestekoa da indarrak batzea. Ezker abertzalea ez da aldarrikapen honekin bat egiten duen bakarra, euskal jendartearen gehiengoak bere egiten du presoen eskubideen defentsa. Gu gehiengo horrekin batera egongo gara presoen eskubieen defentsan. Guretzako lehentasuna delako preso gaixoak kaleratzea, dispersioarekin behin betikoz amaitzea, presoen kontrako salbuespen neurriak etetea eta preso politiko baten senide edo lagun izatearren jasaten dituzten salbuespeneko baldintzekin amaitzea.
Urrixak 18 (zapatu) Kalamendire guz ASIER eta XABIn egunak ospatzea. Bazatoz?
Lagundu diruz Kaxa Hutsak, euskal errefuxatuai buruzko dokumentala
(Argazkixan, Maria Rosa, dokumentala laguntzeko zozketan parte hartu eta argazki bat irabazi ban ondarrutarra).
Informazinoi eta laguntza gexa emoteko: http://www.kaxahutsak.com
Kaxa Hutsak – Euskal Errefuxiatuen Esperientzia ezagutu eta Kontatzeko Ikus Entzunezko Proiektu Dokumentala, Bostok Photo 2012an martxan jarri genuen ideia baten garatze eta gauzatzeko asmoen egikaritze bat da. Proiektuaren helburua da iheslarien gaur egungo egoera ezagutu eta ikustera ematea; exiliatuen bizitza dokumentatu eta irudikatzea, lehen pertsonan azaldu dezaten beraien egoera eta pairatzen dituzten gizarte arazoak. Baliabide ekonomiko ezean, auzolanean oinarritutako kanpaina batean murgildu gara proiektua aurrera eramateko KARENA CROWNFOUNDING plataforma baliatuz.Urriak 13an hasi eta 40 egunetan luzatuko da diru biltze kanpaina hau, 12000€ lortzeko helburua daukana
Urrixan 23an KEMEN URANGA epaituko dabe, guazen bera babestea!!!
Dakixuenez, datorren asteko eguenin, hillan 23an, Kemen epaituko dabe Madrilgo Audientzixa Nazionalin. Hori dala-ta, autobuse antolatu de epaiketa urreatu nahi daben guztintzako. Autobusak eguenin, goxeko 3etan urtengo dau Itsasaurretik. Autobusin ahal dabenak lo bixkat ein, eta goxin San Fernando de Henares-ea heltzeko (epaiketi Audientzixik dakarren sala barrixetan eingo da, Alcalatik gertu). Epaiketin ondoren, etxeruntz buelta, eta illuntzeako Ondarrure allateko asmu da. Iñok nahiko baleuke autobusin ixena emon, Anaitan eta Kulixkan zerrendak jarriko diz.
Aitzol Etxaburu absolbiu einddabe, frogaik ez eukelako
Aitzol Etxaburu absolbiu einddabe, beran kontrako pruebaik ez eualako. Fiskalak eukan bakarra Ibon Iparragirrek torturakin einddako deklarazinoi bat zan. Hamen dakazue informazinoi gexa: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/10/14/froga-faltan-aitzol-etxaburu-elgoibarko-pseko-etxeari-atentatua-egiteagatik-absolbitu-dute/
Hawaitxik be, Arnaldo askatu!
AITZOL ETXABURU epaitu dabe gaur Madrilen
Hiru urteko kartzela zigorra eta 86.000 euroko multi eskatu dau fiskalak AITZOLentzako, ETAz dauken loturiatxik. Fleurytxik espainiaratuben eta urrixan 15eako bueltan erun birdabe. Betiko lez juzixun ez da bakarrik egon eta berai berotasune emoten eukitxuz herrittarrak (azpixan dakazue epaiketa sartzeko erabili daben akreditazinoi).
IBON IPARRA S.O.S. martxi NAVALCARNEROn da
Ibon hil ein leike, kartzelan jarraitzen badau
Horretxek berba gordinak erabili dotxuz gaur Ibonen kofixantzazko medikuk prentsa aurrekun. Kartzelatik ez badau urteten, Ibon hil ein leike, beran osasun egoeri gerua eta txarraua dalako. Ibonek Hiesa dauke, 3C fasin, oso garatute, eta psikologikoki eta fisikoki oso kaltetute da. Ibon hil ein leikela esan dou, baine egokixaua ixango litxake esati Ibon hil eingo dabela Espainiko Gobernuk, kartzelan eukitxi erabaki politiko bat dalako.
Informazinoi gexa hamentxe ahal dozue irakurri:
Ibon etxin nahi dou ya! Gaxoik dazen presuk, etxea!












