Gaur JONE atxilotu dabe

Eta azpiko bideuan ikusikozue zelan ixan dan JONEn atxiloketi. Berau ikusi baño len pare bat okurrentzixa. Kuriosu de, “gaiztun” papera etxen dabena lagunez beteta ikusti. Denpora guztin arpexe emoten eta ezkuta biharrik baik. Beste aldetik, ostea, gure “zaintzallik” ezin arpexak ezkutata (euran seme alabak zer esango billurraz edo) sakaraka eta eskutan porrak badaezpada. Mundu aldrebesa? Batzuk beti lagunak etxen (Policia de cercanía, deitzen ei dotse).

Bideun ikusten dan latxeik, Ondarrutarrak be egon diz Jone babesten, eta esaskunez ukabilkara eta ukondokarak jasotxuez, eta porriaz itxo be eitxuez.

Gabonak ate joka eta herrittarrak ondioik kartzeletan, Noiz arte?

Sasoi honetan akordaten gaz  gexaua herrixan falta dizenakin. Beatu zer ein daben BELFASTen, euskal preso politikukin ez dizela ahaztuten esateko. Pillo bat eskutitz bixaldu dabe kartzeleta. Geuk be ein geinke. Herriko presun “helbidik” TURRUNIN bertan dakazuez. ANIMO eta IDATZI.

Eta guk ez dakauen arazuk daukezelako barrun (zentsuri) hamen dakazue URTZAk Estremerako kartzelatik bixalduskun postala (berak einddaku eskuz), ONDARRUTAR guztioi urte barri on eskeiniaz.

URTZAk estremeratik 2014-11-17 urte berri on

Abenduak 13 (zapatu) elkartasun zozketi

Bixar zapatu 13, kalekutzin 10:00etatik eguerdiko ordu bixeta, BILDOTSE ipiñiko dabe zozketan. Euro baten truke, lau zenbaki, Txollu! 14:30ak aldea eingo dabe zozketi bertan. Eta domekan, 14an, (Egia-Iriondon atxikixiaz) postalakin ipiñiko dabe mahaixe Zubi Zaharreko ingurun presuai idazteko gabonetan. Bai, señak be bertan emongo dotxuez. Postalakin batea, bestelako mateixala be ipiñiko dabe saltzen (kamisetak outletin, osea modu onin, batez be)

image

Abenduak 18 (eguena) MIRENTXINeko txoferran batzarra

mirentxinHauxe idatzixe bixaldusku Ondarruko MIRENTXINek:
Kaixo turruneko lagunok,
Urtero lez, gabonak hurbiltzen duzen heinin, Mirentxineko gidari bolondresan batzarra etxeko fetxak allaten gazkuz, eta zoritxarrez ongo urti be ezta ixango ezberdine. Hori dala ta abendun 18xan, arratsaldeko 19:00tan, kofrai zarrin eingoran batzarreako deixe etxen da. Danok zaze gonbidatute!!!
Mila esker eta ondo segi
Mirentxin.

*Baten batek galdetuko dau zeintzuk dizenn MIRENTXINeko txoferrak:

Borondatez juten dizen txoferrak kartzeleta, familixakuk eta lagunak erutea. Urtin pare bat bidai tokaten gako txofer bakotxai. Zenbat eta boluntaixo gexa, bidai gitxia. PRESUN ETXEKUK EZINDpDOUZ BAKARRIK LAGA. Bota zeuk be esku bat.

IBON osteabe jo ein dabe

IBON IPARRAGIRRE kartzelan 2014-10-13
Hauxe idatzixau bixaldu dosku gaur IBONen senidik:

“Gaur goxin Ibon barriro jo dabe Alcala Meco-ko bi kartzelerok. Itxuri danez, gau guztin zir argixe biztute euki dau eta kexa bat sartu dau egoeri salatzeko eta amata ein dotze. Gero bi kartzelero (funtzionario deitzi gehitxo ixango litxake) beran ziega jun gakoz eta eurakin erun dabe gela txiki batea. Han gelan galdetutze ia zetan ebillen argixan kontuaz arazuk sortzen. Ibonek esatze eskaera soil bat einddabela bakarrik. Kartzelerun erantzune “¿quieres que te demos por el culo?”. Ibonek erantzune: “¿Con qué?¿Con el palo de la escoba que no me habéis traido?” ( Ibonek astik daruz beran ziegi garbitzeko erratzan makilli eskatzen) eta hori eta gero matalasurreko bat emotza bixetako batek. Gero esatze “Te vas a pudrir aquí. Vas a comerte 35 años, mataniños”. Ibonen eranzune ixan da berak ez dabela umeik hil eta ordun beste zaplazteko bat emotze. Azkanin beran ziega erun dabe”.
ASKI DA! ERASO GEHIAGORIK EZ! LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK ETXERA!

NOW Euskal Herrire, urtarrillan 10 danok BILBOa

Ez dakazue atxikirik, aurretik abisatetzuau: hori egunoi egutegixan borobilddu. Ez bazkairik antolatu, ezta ezkontzaik bez, gaxoik ipintxi be ez okurriu, medikuneko txandaik hartzi bez, Kalamendire ez ga altzako… Autobusetan apuntateko zerrendak zabaltzen dizenin jakiñangain ipiñiko zattuau. Beraz URTARRILLAK 10in asko ixan biga BILBOa jun bigazen ONDARRUtarrak. EUSKAL PRESUK EUSKAL HERRIRE ORAIN, NOW, MAINTENANT, AGORA, AHORA, ARA, BELLACH, ANOIS…

manifiInformaziñoi gexa nahi ixan ezkeo, http://www.nowbilbora.org