Ez zenduenok aukeraik euki bertan egoteko, hamen dakazue gerta zanan bideue
Kartzeletatik / Deserrittik
PRESO eta IHESLAXAK ETXEA ekarri birdouz (manifako irudixak)
Asko ixan gaz gaur arratsaldin BILBOA eta BAXONA jun gazen Ondarrutarrak. Momentuz BILBOko irudixak dakauz. 5 autobus beteta beste asko Bizkai busin eta kotxe partikularrak aparte.


Preso eta iheslaxan lagun eta senidik


KATALUNYAko lagunak be albun euki douz

Egun guztiko aldarrikapen egune ixan da gaurku. Goxin Arenalin preso ta iheslaxan aldeko Lasterbidea “karreri” egon da, eta zelan ez ONDARRUTARRAK izerditxan ibili diz.

MIKELTXOn aldeko elkartasun ekitaldiko irudixak

Dakixuenez, gure herrittarra dan MIKEL ETXABURU OSA kartzela juteko arriskun da, beran erru Euskal Herrixan askatasunatxik bihar politiku eitxi ixan da. Hori dala ta, gaur arratsaldin ARRIGORRI ostatun ekitaldixe eindde berai elkartasune erakusteko. Hamen dakazuez irudixak. Bertan herriko artista desberdiñak egon diz: abeslaxak (KEU, KEMEN, ION KIRRU, LIZAR) , idazlik (JOXE MARI), lagun eta senidik, euran aportaziñoi etxen.

Urtarrillak 9 (zapatu), HARRIXAK MOBIUTEKO, Bilboa eta Baxona guz
Urtarrilak 8 (baixaku), MIKEL ETXABURU OSAn aldeko herri ekimena ARRIGORRI ostatun
Pankartak kentzi gustaten gakuenai
BERRITXU eta ONDARRU bat einde KALAMENDIn
Udalak deitxutako konzentrin irudixak
Gaur Alamedan batu gaz (urteko azkanengoko egunin) beste behin Herriko seme-alabak ETXERATZIN ALDE. Alkati pankarta aurrin eta ondun kontzejalak, euran atzin ONDARRUTAR talde handixe.

Ordu erdi egon gaz bertan eta amatxuranin FALTA DIZENAK ATXIK brindise eindou, senidin eta lagunan artin.

Dana ondo ixun, eta ozpintzen gatxuenak agertu diz. Herriko aguntarixak konzentraziñoin egon dan pankarti barandilla baten iseitxea jun dizenin txapel gorrixak agertu diz, paperak eskatzen. Kanpotik etorritxako “autoridadik”, herriko agintarixai kontuk eskatzea. Herrixan susmu da promoziñoi barrixak aterriza dabela Ondarrun eta NOBATILLUk puntuk irabaztea ete duzen.
Euskal PRESUK etxeratzi eskatzeko, GAZTIK kateatu diz hiriburutan
Abendun 31(eguena) konzentraziñoi Alamedan, EUSKAL PRESO eta IHESLAXAK EUSKAL HERRIRE!!
Urteko azkanengoko egunin (Gabon zahar egunin) etxen dan ekimena da hau eta aspaldiko urtitan ONDARRUko udalak deitzen dau, bertan eskatzen dana da PRESUK eta IHESLAXAK herriratzi . Konzentraziñoi ixille ixango da eta eguerdiko ordu batetan hasiko da.
Pasan urteko argazkixe da azpiku. Han ikusiko gaz aurten , etorri zeu be.

Eta beste hau 2011ku

Konzentraziñoi amatxu eta gero, 1:30xetan leku bardiñin PRESUN eta IHESLAXAN senide eta lagunak antolatutako BRINDISE eingou. Txanpan kopak hartu eta EURAK ATXIK engou topa.



















