Batu diz Ondarruko MIRENTXIN txoferrak

5 urte inguru daruz martxan Ondarrun Mirentxin txofer boluntaxo taldik. Helburu, euskal preso politikuai, euran bixitxak bermatzi dispertsiñoi aplika arren , senide eta lagunak dakarrezen kartzeleta bixitxeta erunaz.

Gaur egun, 2 kartzeletako biajin arduri dakar herriko taldik: Valentzi eta Saint Maur.

48 txofer boluntaxo inguru daz herrixan, baine beti be zenbat eta gehixa hobeto leko gehixauata aillateko, hau de, preso gehixauan bixitxak errezteko senide eta lagunai.

20160115_181653

Dispertsiñoiai aurre eitteko prest baza, anima eta ixan Mirentxin gidari. Kotxeko karneta eta borondati badakazuz… atik zabalik eta furgonetak prest daz! Euskal presuk etxea ekarri arte… jo ta ke!

Mikeltxo eta kuadrilli LIBRE !

Komunikabidin bidez entera gaz Segurako sarekadan atxilotu zittuezen 35 kiditatik inok ez dabela jun biko kartzela, tartin geure herrittar eta lagune dan: Mikel Etxaburu. Historiku de holako makroepaiketa baten akordu batea ailati fiskaltzi te konpaiñiaz. Akordu horreaz urte 2, 1 eta 6 hileko zigorrak ipini dotsez, beraz inok ez dau jun biko kartzela.

Ontxe beran Mikeltxon watsapa jaso dou: “Danok etxea” poztasunez esanaz. Hori, hori! Kartzelak hutsitzeko garaixe da. Kartzelaratze gehixa ez! Danak etxea!!!

mikeltxo1

Informaziñoi sakontzeko: http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160113/el-juicio-por-la-redada-de-segura-se-cierra-sin-que-los-independentistas-tengan-que-volver-a-la-carcel#.VpYvvBhdpfE.twitter

PRESO eta IHESLAXAK ETXEA ekarri birdouz (manifako irudixak)

Asko ixan gaz gaur arratsaldin BILBOA eta BAXONA jun gazen Ondarrutarrak. Momentuz BILBOko irudixak dakauz. 5 autobus beteta beste asko Bizkai busin eta kotxe partikularrak aparte.
14

13

11
Nausixak eta gaztik
12

1
Preso eta iheslaxan lagun eta senidik
6

4

10

19

KATALUNYAko lagunak be albun euki douz

2

Egun guztiko aldarrikapen egune ixan da gaurku. Goxin Arenalin preso ta iheslaxan aldeko Lasterbidea “karreri” egon da, eta zelan ez ONDARRUTARRAK izerditxan ibili diz.

17

MIKELTXOn aldeko elkartasun ekitaldiko irudixak

0
Dakixuenez, gure herrittarra dan MIKEL  ETXABURU OSA kartzela juteko arriskun da, beran erru Euskal Herrixan askatasunatxik bihar politiku eitxi ixan da. Hori dala ta, gaur arratsaldin ARRIGORRI ostatun  ekitaldixe eindde berai elkartasune erakusteko. Hamen dakazuez irudixak. Bertan herriko artista desberdiñak egon diz: abeslaxak (KEU, KEMEN, ION KIRRU, LIZAR) , idazlik (JOXE MARI), lagun eta senidik, euran aportaziñoi etxen.
1

3

5

14

12

11

8