Aritz etxea bidin!

Auzitegi Nazionaleko Zigor aretuk urte 2ko zigorra eskatzen eutsan Aritz Egurrola Anakabe ondarrutarrai Facebooken ETA eta erakunde armatuko kidik goratzi leporatute. Gaur ein dan epaiketan; urtebeteko kartzela zigorra emotse.

aritz egurrola

Aritz Egurrola auzipetuk leporatzen gakona aitortu dau, eta onartu ein dau Fernando Burgos fiskalan urtebeteko zigor eskaerin proposamena.

Etxea bidin da beraz!

Adierazpen askatasune aldarrikatzen dabenak di; legez kanporatutako Askatasunan irudixe perfilin ibiltxearren, borroki dela bide bakarra esatearren o presun argazkixak publikatearren herritxarrak zigortzen dabizenak.

Allarte beraz sare sozialetan idazten dozuenaz… sozixuk gaiñin dabiz-eta!

Ondo etorri Aritz!

 

Athletic-Reala derbirako 4 sarrera!

Ondio ez dakazule otsailan 21eko derbirako sarreraik? Aletixe anima bizu? Reala?… Zeuk nahi zune… partidurako sarreraik ez badakazu (edo eukitxe be!) hamen demaseko aukeri: ELKARTASUN ZOZKETI !

Saritu 2 egongo di, bakotxak biñe sarrera! Ondarruko taberna eta dendetan salgai.

zozketakartela

Ia hurrengo derbirako etxin falta gaskuzen lagunak geure artin dakauzen!

Danak etxea!

Mirentxineko boletoik badakazu allarte!

Mirentxineko taldetik honako abisu pasazku:

Euskal Herrixan, Ondarrun be bai klaro, buelta-bueltaka ibili douz zozketa edo boleto honek Mirentxin-eko gidari bolondreson eskutik. Holakoik badakazu beatu ondo!

Irabazli; urtarrilan 22ko ONCEko zozketin sarixan zenbakixe daukena, hau de: 34250an jabe dana.

Mirentxin zozketa irabazli

Zoixonak irabazliai! Ta bestioi… animo, datorren urtin be egongo da aukeri-eta! Elkartasun eta maitasun kilometruk danon artin arintzeko asmoz…Mirentxin Gidarixak martxan.