Herriko institutuko IKASLE ABERTZALIK kanpaña bat hasi dabe kartak bixaltzen ONDARRUTAR preso politikuai. Gañea deixe zabaltzen dotze nahi daben herrittar guztiai parte hartzea, eta guk TURRUNEtik gogoratzen dotzuau atal bat dakauela euran “helbidikin”. Anima eta idatzi, zihur barrun dazenak eskertuko dabela ta.
Sarek Hartu Trena dinamiki ipini dau martxan. Presun giza eskubidin urraketa guztikin amaitzi dau helburu tren horrek. Eskubide urraketa ugari emoten diz, baine bada urgentzixako urraketa larri bat; larriki gaxoik dazen presuk egunero sufriuten dabena.
Hori dela eta, Hartu Trenan barrun larriki gaxoik dazen presun etxeratzin aldeko dinamika berezitu ipiñi de martxan.
Larriki gaxoik dazen presun herrixetatik testigu pasaten jungo da hilero. Gorriti eskultorik ein dau eta bideotxo honetan Porrotxek esplikaten dau zetan inspirata dan eskultura hau.
Otsailin Orereta aldin ibilli de testigu eta atzoko ekimenin ondarrutarrak hartu eben berau.
Ondarrun ze ekimen ein… pentsateko; O29an, astelehenin, atsaldeko 19:00an batzar zabala egongo da. Herritxar guztiai deixe einde, danon erantzunkizune dalako giza eskubidik betearatxi. Guazen pentsatea danon artin ondarrutarrok zelan osatu geinken tren hori, ze bagoi, ze ekimen… presuk etxea ekarte bidin danok gaz beharrezkuk-eta!
Oreretatik Ondarrure eta Ondarrutik… laster esango dabe trena noa jungo dan.
Egun 2 falta diz Arnaldo Otegik Logroñoko kartzelatik libre urteteko. Martitzenin beraz, lagun bat gitxia eukikou barrun. Enekok be igarriko dau bere kartzelakidin hutsuni. Arkaitz urrixin, on Arnaldo… Animo Eneko, laster zaz zeu be geure artin-eta!!!
Artxibutan beide, beatu zer topa douen:
2005in Batasunan ekitaldi bateko argazkixe da; Arnaldo berbetan Ondarruko Alamedan. Euri gitxi ez dau eiñ ordutik hona, baine Ezker Abertzalik martxan jarraitzen dau, ABIAN, bixi. Eszenatokixan irakurri leiken modun; Oztopo guztin gainetik jarraitxukou biharrin, geure helburuk betete bidin eta ondun falta douzen lagun guztik etxea ekarri arte!
Eneko Etxaburun egune dator martxun 9xan, eta kuadrilako lagunak, betiko latxeik, egune antolatu dabe martxun 12xan. Kartelin dakazue egitarau. Bazkaiko txartelak zapato eguerdixan (27xan) ipiñikotxuez saltzen Kulixkan eta Anaitan, 7 eurotan, martxun 10earte. Bertan egunin tiki erosi nahi dabenak 20 euro paga bikotxuz… Horreaz nahi dabe esan ez eoteko Elantxoben, eta txibitxan! Zoixonak Eneko! Iraillin kalea!
Martxan da presun giza eskubidin alde Sarek martxan ipiñi daben trena. Martxun 13an, domekan eukikou Ondarrun eta horrei beide batzarreako dexe eitten da herritxar guztiai. Presun giza eskubidik beteti danon arduri dalako.
Ondarrutar batek e-mail bat bixaldu dosku bideo ta guzti!
Pasan asteburun iparraldea egun pasa jun eta Ziburun kotxi aparkauaz batin jairen bateuala ikusi ebela. Ihautexak zin! Ziburun hasi kalejiri eta Donibane Lohitzunearte jun zin… bertako plazan ixan zan amaieri.
Hain zuzen be amaieran ein zan ekitaldiko bideu de bixaldu doskune. Bertan aldarrikapen desbardinak eitten dotsuez; Lorentxa Gimon Fagoaga angeluarran (larriki gaxoik dakarren preso) etxeratzi eskatzen dabe. Turrunetik be ozen eta argi esaten dou:
Zapatun ondarrutarrak Abian Mecoa jun giñan, Lea-Artibaikuk alkarreaz. Hamen, ezker abertzalik ein daben egun horretako bideu. Ia ondarrutarrik ikustezuen? Lekatxarren bat be agertzen da! 🙂
Mecotik Euskal Herriruzkun Boceguillasen geatu gaz bazkaltzen. Familixako argazkixe ata dou, gaur, familixa bat osatu douelako; aurrea beide eta ilusiñoiaz abian dan familixi.
Munitxibarko ezker abertzaletik bixaldu doskuen argazkixak altza baik ezin giñan geatu, ondo baino hobeto erakusten dabelako gaurko egune, martxi zer ixan dan: ederra, elkartasun eta konpromizoz koloreztatutako egune.
Lea-Artibaitxik jun gazen lagunon kuadrilli hamen dakazue. Hurrengun preso eta iheslaxak geuaz bueltan ekarteko gogoz eta ilusiñoiz abian.
Egunin zir…
Iheslari eta preso politikuk etxea ekarteko, segi ein daigun borrokan. Danon artin lortukou!
Euskal herri guztitxik urten dabe gaur gabaz autobusak kartzeleta. Daneta 40 kartzela Estatu espaiñiarrin eta bat Frantzire. Gure eskualdiai (Lea-Artibai) MECOko kartzela juti toka gako. Goxaldin urten dabe eta illuntzin bueltatuko diz. Hamen dakazuez bertatik bixaldu doskuzen argazkixak.