Hartu Trena Ondarrun!

Dakixuen modun, Sarek Iheslari eta Preso Politikun giza eskubidin aldeko trena martxan ipini dau. Larriki gaxoik dazen presun egoera larrixe bistan lagateko dinamika zehaztu bat plantea zan, larriki gaxoik dazen presun herrixetan bagoi bat gehitxuaz tren orokor horrei.

Pasan hillin Oreretan egon zan eta Ondarruai pasa euskun Gorriti eskultorik eindako testigu. Ibonen etxin eon ostin testigu hori, atzotik, Iparra Galdu Baikekuk erunde, udaleko eskaparatin da ikusgai.

IMG-20160309-WA0024

Hainbat herrittar hor dabiz buru belarri domekako biharrak eitten. Ondarrutarrok ez gaz atzin geatzen eta trena ta dana eukikou!

IMG-20160310-WA0004

Domekan ia ahalik herritxar gehixen trenea altzaten gazen, konpromizu eta aktibaziñoi de tren honek billatzen dabena, giza eskubidin defentsatik, konponbidea eta herrixe bakea erungo daben trena nahi dabelako ixan.

Domekan danok 12:00etako Anbulatoxo parea beraz!

IMG-20160304-WA0021

Ta esko bat botateko prest bazaz… Domekan 10:00an Monjetako parea agertzen bazaz primeran, herrixan trenbideik ez eukieran trena mobiu eiñ bihir dou Ibaiondoarte-eta! 🙂

Iheslari eta presun eskubidin defentsan, konbonbidin bidin, eta azken geltoki baki hartute, #HartuTrena zeuk be!

Triki-traka, triki-traka…

Txuuuuuuu, txuuuuuuuu…

Iheslari eta presuk etxea!

ENEKO ETXABURUn egune da gaur, ZOIXONAK lagun!!!

Gaur ENEKO ETXABURUn egune da eta TURRUNEtik belarritxik tengara handi bat nahitzau ein, zoritxarrez ezta guaz (LOGROÑOko kartzelan dakarrelako preso).

MARTXOAK 9 ZOIXONAK ENEKO

Zoixonak Eneko!

Zapatun beran egune ospatzeko hainbat kontu daz antolatute:

13.00etan argazkixe Alde Zaharrin eta horren ostin poteu.

14:30etan Bazkaxe Gaztetxin; Xabier Enbeita eta Koldo Gezuraga bertsolaxakin. Bazkatxako 11 sarrera geatzen dile bakarrik esan dosku, eta bestelan be bixar da erosteko azken egune… espabila! (Bazkari berezixe 7 eurotan da aurretixaz ibilli ezkio, bertan momentunn 20€).

22:30etan kontzertu Trikoma Banda Ironiaz, Gaztetxin.

Anima danok!

Enekon azken urtebetetzi kartzelan!

Ia bestinak be azkanak ixati lortzen douen ahalik ariñen!

 

Turrune be Elgoibarren!

Gaur atsaldeko 18:30etan Arnaldo Otegin omenaldixe euala ta han junga Turruneruk. Argazkixetan igarriko dozuen modun ez geunkan prentsa-paseik! Zeiñeaz berba eiñ bihir dou? Lasai, zeoze gehitxua urreatzi lortu dou-eta!

IMG-20160301-WA0036.jpg

lMiren eta Xabier Amurizak hasi dabe omenladixe bertsotan. Arnaldo beran familixiaz eszenatokixan euala.

20160301_183858

Hor egon gaz. Lelengoko agurre geure Eneko eta Santintzat, Logroñon laga dotsuzen lagun bixantzat. Ondo etorri be bai: Lorentxa eta Urkoi. Ta zelan ez preso eta iheslai guztik gogun.

20160301_185307

Bandera Andaluz, katalan… herrialde desberdinetako lagunai be eitsa aipu, ongi etorrixe emonaz Euskal Herrire eta argi lagauaz euskaldunok inoiz ez douela borrokatu andaluziar… herrixan kontra, Estado Españolan kontra baino.

Terroristak gazela esaten daben haritxik, Los Chicos del Maiz musika taldin kanta baten aipamena ein dau. Kanti T.E.R.R.O.R.I.S.M.O deitzen da. “Terrorismo es Manuel Fraga, asesinato en Vitoria”. Hamen bideoklipe ikusi nahi bazue:

Beran berezko baikortasun horreaz hainbat gauza esan dotsuz:

“Las únicas puertas giratorias para los independentistas son las de las cárceles”.

Nazioarteko FreeOtegi kanpaini; FreeAll bihurtu bihir dela be esan dau, eta beran konpromizu horretan biharra eitteko. Belodromun gehixa!

Nazioartin Euskal Herriko realidadi ezautzea emoten daben Fermin Muguruza be egon da beran musikiaz plazan batutakuk girotzen! Ondun Solano, Sorkun eta konpaini zittuzela.

20160301_192454.jpg

“Egin irri borroka egingo dugulako, egin irri borroka egingo dugulako eta irabaziko dugulako!”

ETBn ze botako daben… a saber! Baine hau irudixau ezingo eben zuzenekun ezkuta!

20160301_200900.jpg

 

Gaur be milaka herritxarrok esan dou geure nahixe:

Independentzia! Iheslari eta presoak etxera!