Ipini dabe saltzen ELKARTASUN bazkaiko tikik ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan 20 eurotan. Gogoratu 425 tiket baño ez dazela ta di-da baten saltzen dizela. Ondarruko esaldi ezaunaz amatxukou, atzana popa ustel!

Ipini dabe saltzen ELKARTASUN bazkaiko tikik ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan 20 eurotan. Gogoratu 425 tiket baño ez dazela ta di-da baten saltzen dizela. Ondarruko esaldi ezaunaz amatxukou, atzana popa ustel!

Euskal Herriko hondartza ezberdinetan elkarretaratzik ein diz gaur eguerdixan Etxerat elkartik antolatute. Dispertsiñoi politikin amaieri exijitu dou, euskal preso eta iheslai politikuk, behingoz, etxin eta bixik nahi douzelako.








Urtero latxeik, urteko sasoi honetan jente gexen ibiltxen dan tokire erungo dou gure aldarrixe! Bixar (Ab-5, domeki) Eguerdiko 12:00tan Alamedatik urtengo dau Arrigorriko hondartzako enkarteladik.

Hondartzan, lantegixan, kalin, oporretan… argi eta garbi esango dou DANAK ETXIN BIHIR DOUZELA!
Hamen aurreko urtitako ekimen honen irudi batzuk:





Urtero etxen douzen ekimenak diz hondartzetako elkarretaratzik ta aurten be eztou huts eingo. Danak etxin ikusi arte (kalitan, hondartzetan, lasterketetan, mendi irteeretan, bizikleta gañin..).ez gaz etxin geatuko! Beraz abuztun 5 in ARRIGORRIko hondartza ingurun ibiliko gaz Preso eta Iheslaxan alde.

Onezkeo jakiñain gain zaze Aitzol kartzelaz aldatu dabela (hurreatu). Idatzi nahi batzazue, hau de beran “helbide” barrixe:
AITZOL ETXABURU ARTETXE 8959
Centre penitentiaire Mont de Marsan
Chemin de Pemegnan
BP 90629
40006 Mont de Marsan Cedex

Etxerat Elkartik martxan ipini daben promozio honen barrun, 25€ren trukin litografixi jasoko daben bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jasoten dau. 2. promoziñoi hontan, Javier Etayo “TASIO” marrazkilaxanak diz litografixak.


Hasteko esan, AITZOL, ETXIN NAHI DOUELA IKUSI! Ta hori argitxu eta gero, pragmatikuk nahi dou ixan. Lehen 2040 km einbir zitxuezen familixakuk eta lagunak bera ikusteko ta hamendik aurrea 414 km eingo dabe (biajeko 1600 km gitxia, ezta bromi).
Erreza da ulertzi gure poztasune: bidin gerta leiken arriskuk gitxitzen diz, diru aldetik (gasofak, autopistak, lotako lekuk, janak…) ezta esan biharrik, kidikin egoteko aukeri zabaltzen gako, bertoko telebista ta irratiko albistik ikus-entzuteko aukeri… ONDARRUtik ordu bi terdire da, ziur gaz herriko sirena hotsak be entzungo dotxule!!!
Gaur ospakizun berezi bat dakau zelebrateko, gure herritxar eta lagun bat zoixondu nahi dou TURRUNE etxen douen peña guztin partez. Kartelak diñon latxeik “Errepresiñoiai ihesi besarkatu ziñen askatasunari” ta gaur gure artin ezin egonan debekuaz… Ez zatxuau ahaztu denbora tarte honetan! Zazen lekun egonda be MATXE-MATXE ZATXUAU!

Atzo arratsaldin IRUÑAn eon giñan ALTSASUko gaztiai elkartasune emoten. Izugarrizko jendetzi batu giñan irudixak erakusten daben latxeik eta ONDARRUtar ugari ikusi genduzen ibilbidin tzir.





Berta ezin ixan ben jun herritxarrak be elkartasun mezuk bixaldu doskuz. Tafalla aldin dabizen lagunak adibidez
Edo ta Kolombia aldetik

Aurrea du ALTSASUko gaztin askatasunan aldeko kanpañi gure herrixan. Pankartak, muralak, manifak… Gaur arratsaldin adibidez E-14, ERNAIko gaztik manifa batea deitxu dabe Alamedatik urtengo dabena arratsaldeko 19:00tan. Zapatun IRUÑAn eingo dan manifako be autobuse ata dabe (betiko lekutan emon ixenak).

