Maiatzak 11 (baixaku) 5. ELKARTASUN BERTSO saiu Kofraxan (barran)

Ongo baixakun, hilak 11, enkarteladin ostin, 5. elkartasun bertso saiu ixango ra Kalare Deuna kofraixan (barran). Danak Etxea!n eskutik lau bertsolari bizkaitxar etorriko gaskuz: Nerea ibarzabal Salegi, Ane Labaka Mayoz, Malen Amenabar Larrañaga eta Miren Amuriza Plaza. Gaijartzaile biharretan Esti Alberdi Burgoa ondarrutarra eongo ra. Sarreri 5 euro ixango ra bertan. (aurretixaz ez tiz salduko)

bertsolaxak DANAK ETXEA 2018-05-11

AITZOL ETXABURU ARTETXEn egune da gaur, muso handi bat lagun!!

Gaur, gure herritxar, kide eta lagunak 39 urte beteten dotxu, ZOIXONAK AITZOL!. Ixe 3 urte beteten diz CLAIRVAUXko kaxola alla ziñala, bañe lau paretak be ez dotzue irrifarreik galdu erain. ETXIN nahi zatxuauela ikusi ez euki dudaik. A zelako farri ein birdouen falta zazenok etxeratutakun bañe bitxartin gozatu  bidin dun opari eder horreaz

Kantari, Kantari, Kantari, Zorionak gure AITZOLi 

Urte askotan da egunero, gurekin zaitugu espero!

AITZOLek 39 urte

*AITZOLek asko eskertzen dau herriko barrixak jasotzi eta jakinmin handixe dauke herriko aldakuntzan ingurun. Gogu eta denbori badakazue lau lerro idazteko, hau de beran gaur eguneko “helbidi”:

AITZOL ETXABURU ARTETXE 10816
Maison centrale de Clairvaux
Ville sous la Ferté
10310 Bayel (FRANCE)

Bada Garaia PRESOAK KALERA!! gaurko Bilboko manifin irudixak

Gaur arratsaldin Bilbon eon gaz Bada Garaia PRESOAK KALERA!! manifan. Asko ixan gaz Ondarrutik jun gazen herritxarrak eta hamen bertan ata douzen irudi batzuk. Mezu argi bat zabaldu de bertan, Preso eta iheslaxak dazen bitxartin hamen ez da bakeik. Indarrin dan espetxe politikiaz amatxu ein birde. Premiñazku de dipertsiñoiaz amaitzi.

3

7

8

6

10

1

Herrixan be gai bardiñaz sentsibilizaziñoi kanpañi hasi de. Hamen KALANDIXAN ein dan muralan irudixe

12

14

ta gu BILBOtik bueltan gatozen bitxartin, estatu espainiko eta frantziko biditan dabizen presun senidik bixaldu doskuzen argazkixak diz azpikuk (MIRENTXINgo furgonak)

MIRENTXIN go furgonak bidin

MIRENTXIN go furgonak bidin.jpg2

Apirilak 21(zapatu), Bada garaia! PRESOAK KALERA! MANIFESTAZIÑOI NAZIONALA Bilbon!

Apirilak 17 xan PRESO POLITIKUN NAZIOARTEKO EGUNE da, hori dala eta ekitaldi bi daz antolatute Ezker Abertzaletik.

Bata apirilak 17an ekitaldi politiku egongo da 19:30etan galdakaoko frontoin, eta apirilak 21 (zapatu) MANIFA NAZIONALA da deitxute bilboko La Casillatik 17:30 etan

Bilboa juteko AUTOBUSE EGONGO DA Ondarrutik (16:00etan zaldupetik) ! Emon ixena Anaitan ero Kulixkan!

ALTSASUKUK ASKE! Manifestaziñoi apirilak 14 (zapatu), Iruñan. Ondarrutik autobuse!

Datorren zapatun Altsasuko gaztin aldeko manifestaziñoi egongo da Iruñan, 17:30xetan Golem zinemetatik! Ondarruko Ernaitxik mezu hau dabiz zabaltzen autobusin berta juteko deialdixe etxeko!

“ALTSASUKOAK ASKE” manifestaziñoire juteko autobuse Ondarrutik!

Apirilak 14 (zapatu) Altsasuko montaje polizial ta juridikun kontra eta auziperatun alde, manifestaziñoi egongo da ,17:30xetan Iruñako Golem zinemetatik!

🚌Ondarrutik autobuse egongo da:
🕒15:00etan
📌ZALDUPETIK
🗒APUNTA: Anaitan, Kulixkan ero bete inprimaki hau: https://goo.gl/forms/fKCV3ZBfhcBIo50w1 apirilan 13 baino ariña!

#EzDaPosible

Ondarruko Ernai.

Ez gaz etxin geatzekuk

Aurrera erakutsi gendun latxeik egun hauetan toki ezberdiñak ezautzen ibili gaz eta hara, ESKOZIAko parlamenture be alla gaz

TURRUNE eskoziako parlamentun 2018-04-06

Beste lagun batek beste hau bixaldu dosku, Picassentko espetxe aurrin atataku (hamen bai ohikuk gazela), ze nahiz eta opor egunak euki douzen gure presuk ez dabe falta ixan gure berotasune.

turrune picasent 2018-04-07

Gertaera latz baten barri be kontatu dosku bixitxa jun dan lagunak. ASIER “Indixuk” konta dotzana:

“Preso sozial bat urkatu zan atzo gure galerixan. Asier ta Garik soka ebaki, jeitsi ta suspertze ariketak egin arren enfermexan hil zan. Bixan ekinaldixe eskertzea etorri zaizkigu preso sozial, erizain, Zuzendai ta kartzelazainak baina… sobera hitz oro”