ZUNBELTZ LARREA AZPIRI Euskal preso politiku KALIN da ixe 16 urte eta gero!

-09:24 ZUNBELTZ LARREA AZPIRI Ondarrutar preso politikuk ontxe urten dau Catellon de la Planako espetxetik ixe 16 urte eta gero!

Bertan, emoziñoi eta urduritxasun handixaz zain euazen senide eta lagunak ein dotse lehenengoko harreri! Ondarrure 20:30xak aldea aiako diz lelen Durangon geldialdixe eta harreri ein eta gero. ONDO ETORRI ZUNBELTZ! HERRIXE ZAIN DAKAZU!

Honetxek diz aia gaskuzen lehenengoko argazki eta bideu:

dc22ae2e-fade-452c-b6ce-b791d456a102.jpg

7df1ce41-2e02-443c-966d-007f483e2fe2.jpg

WhatsApp Image 2018-03-19 at 09.36.32

WhatsApp Image 2018-03-19 at 09.36.41

 

castellonea jun dan tropi 2018-03-19 ZUNBELTzen bille

 18:30 Durangon ongi etorrixe hastea du ontxe bertan

DURANGOn INTXAURRE aurrin

1

6

8

Ta ONDARRUn dana prest illuntzeko 20:30tako

txapela

Albistik eta argazkixak jasoten jun ahala post hau eguneratzen jungo ga!

Astelehenin (martxoak 19) ZUNBELTZ LARREA AZPIRI herrire dator!

Astelehen honetan, kartelak diñon modun BAT GITXIA eukikou barrun eta horrek BAT GEXA eukikouela kanpun nahi dau esan! 15urte ta erdi eta gero geure artin egongo da ZUNBELTZ LARREA AZPIRI euskal preso politiku!

Lehengoko harreri Durangon eingotze arratsaldin, eta iluntzeko 20:30xak aldea aiako da Ondarruko alde zaharrea!

Astelehenin, kartzelatik urteten daben momentutik TURRUNIN argazkixak zuzenin sartzen jungo ga!

Xabier Rey Urmeneta preso politikun erailketi salatzeko MANIFESTAZIÑOI 19:00etan alamedatik!

Xabier Rey “Antxo” euskal preso politiku (Iruñaku) Puertoko kartzelan *hilldde*!

Agur eta ohore Xabier ✊🌹

Bixar, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan MOBILIZAZIÑOI Alamedatik.

Espetxe politika hiltzailea!

https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20180306/hallan-muerto-al-preso-iruindarra-xabier-rey-en-la-prision-de-puerto-iii-a-mas-de-1-000-kilometros-de-casa

LASTERBIDEANeko biharreko taldik martxan! Emon ixena!

Hauxe mezu jaso dou Ondarruko lasterbidean antolatzen dabizenan eskutik, bertan, bera egune aurrea atateko beharrezkuk dizen lantaldik agertzen di eta biharreako prest dan edozeinek ahalko dau ixena emon:

Aupa herrikide.

ondarru.lasterbidean@gmail.com

Hauxe da erabiliko douen helbidi lantalditan herriko eta eskualdeko jenti apuntateko. Behiko taulan agertuko di lantalde desberdinak, eta kalkulaten dou 150 pertsona inguru biko dile lantaldik osatzeko.

Lantalditan parte hartzeko interesata zazenok email bat bixaldu ixen-abizenakin eta parte hartu nahizuen lantaldin ixenaz. Kuadrilla modun nahibazue apunta, kuadrillin ixena eta zemat pertsona ixango zazen.

50 pertsona ibilbidiai lotute

60-65 pertsona bazkairako

30 pertsona dortsaletako eta kontsignako.

Beste 30 segurtasuneko taldeako.

15 pertsona txosnetako turnutako

Amaitzeko 10na azkan lantalde bixetako (egitarau + ekitaldixe eta komunikazinoi + propagandi).

Lan talde bakotxeko batzarrak etxen dizenin explikako di zeintzuk dizen ein biharreko zereinak.

Lanak bikoiztekuk ixango di askotan, hamen kaso bi adibide modun:

Karrerin aurretik segurtasunin aparkalekun egongo dan bat gero ibilbideko bidegurutze baten egon laike edo bazkatxan serbiuten.

Beste adibide bat, goxin dortsalak banatzen edo kontsignan dana, bazkatxan serbiuten egon leike bebai…

Beste baik eskerrik asko Lasterbideaneko lantaldin ixenin. Herritxarron inddarra biharrezku ixangora Ekainak 17an, gure artin falta dizen danak etxin nahi douzela aldarrikatzeko.

Lantaldin zerrendi:

IBILBIDI + BIDEGURUTZITAKO SEGURTASUNE

DORTSALAK + KONTSIGNI

SEGURTASUNE: APARKALEKUK, SEINALIZAZINOIK

BAZKAXE

TXOSNETAKO TURNUK

EGITARAU + EKITALDIXE

KOMUNIKAZINOI + PROPAGANDI