Gaur goxin kalekutzeko eskillaretan PRESO ta IHESLAXAN aldeko zozketako txartelak saltzen ibili diz. Otzarin zozketako helburu, barrun dazenan eta ihesin danan premiña ekonomikuai esku bat botati de.
Hamen dakazue zenbaki irabazli eta ordezku. Zoixonak irabazliai!
Gaur (Abuztuak 30) , Bizkaiko gaztik Oiz mendire altza diz Sareko IZAN BIDEA dinamikin barrun antolatutako gazte martxan.
Batzuk Munitxibarretik urten dabe eta bestik Iurretatik. Bertan egon dizen gaztik esan doskuenez pantaloik arte bustitxe amatxu dabe baine ez da ixan arrazoi atzea botateko.
Gora aia dizenin hamaiketaku jan eta ekitaldi txiki bat einddabe. Asier Badiola herriko presuk idatzitxako gutune irakurri dabe eta gazte argazkixe ata.
Ondarruko ta eskualdeko gaztik be ata dabe argazkixe:
Sarek deitxute eta IZAN BIDEA dinamikin barrun, Bizkaiko gazte mendi martxi egongo da Oiz mendi tontorrea. Abuztuak 30, domeki, 10:00etan Munitxibarko plazatik urtengo dau Lea-Artibaiko blokik goruzke.
Lea-Artibaiko Ernaikuk bideo hau ata dabe mendi martxa honeta deixe etxen! Bideun argi azaltzen daben modun, presun egoeri lehen gogorra bazan, ondio gogorraua da ixaten Covidan garai honetan. Gaztik oraine be badizela eta presuk etxea bixik ekarteko eurak be BIDI eingo dabela baieztatzen dabe!
Gaur goxetik eguerdi aldea MIRENTXINgo gidarixak (preso ta iheslaxan aldeko txoferrak) kalekutzeko eskillaretan Lupiña eder bat eta ardo botilla ederrak zozketatxue.
Azpixan daz zozketako zenbaki irabazli eta ordezku. Zoixonak irabazliai!
Ez da ez ohitxute gazen Amnistia egune aurtengu. Jai giru, brindise, ekitaldixe, manifi, atun erre usañe, plazagaini, bazkaxe… faltan botaten douz. Egoerik hauxe behartu dosku, zentzuz jokatzi eta alkar zaintzi tokaten gazku aurten!
Halan da guzti be egun seinalau honetan PRESO eta IHESLAIXAK presente euki douz gure herrixan. Kontzentran, kaleko pankartetan, paetetako argazkixetan… BETI GOGUN!
Egun hau mezu berezi bateaz hasi dou, hamen Jon Maian bertsu. Urtero hutsik ein baiko zitxa ezin ixan da etorri baine datorren urtin bertso doblik bota bikotxuezela entzun dou hamendik! Eskerrik asko Jon!
Dan danak etxea ekarri arte ez gaz parako! MATXE-MATXE DOUZELAKO!
Ezin douz ahaztu bez, asteburu honetan ehunke eta milaka kilometro eingo dotxuezenak euran seme, alaba, atxe, ama, lagunak… bixitxateko!
Abuztuak 14 hurreatzen du eta betiko lez kalea urtengo dou GURE Preso eta Iheslaxan alde etxen douen ekimenin. Aurtengu urte berezixe ixango da (mamarro kristu), aurten ez gaz batuko Plazagañeko bazkatxan edo Kantxope atzeko txoznako ekitaldixin edo Alamedako zeuen aldeko Brindisin bañe horrek ez dau esan nahi ahaztu gazela zuekin. Aurten bai batuko gaz zeuen aldeko konzentraziñoin eguerdiko ordu batetan Itsasaurreko plazan (maskarillakin eta segurtasuneko tartiaz). Bakotxak beran banderolak ekarri.
Apunta kalendaxun egun hau Urriak 3, jantzi mendiko botak eta danok mendi punteta! Aurreko astin iragarri ben latxeik, #IzanBidea dinamikin barrun, urrian 3an milaka herritarrekin batea Euskal Herriko tontor ezagunenak altzakouz, 650 tontor inguru, preso eta iheslaxan etxeratzin alde eta elkarbizitzin alde. Ondarrutarrak be han eongo daz!
Urtero ospatzen douen ekimena da hondartzetako enkarteladi ta halaik jarraitxukou DANAK ETXEA ekarri arte. 12 xak puntun urtengo dou Alamedatik pankarta eta banderolak soñin daruauela.