IZAN BIDEA ekimena aurkeztu de herrixan

Herriko SARE antolakundik preso eta iheslaixan etxeratze bidin IZAN BIDEA ekimena aurkeztu ban atzo arratsaldin Kofrai Zaharrin. Herriko talde ezbardinai (kirola, kultura…) dei eitzen ekimen horren barri emoteko eta ordezkari asko batu zin.

IZAN BIDEA ekimena erronka baten oinarritzen da: 3.ooo.ooo km etxi, Euskal Herrixak dauken biztanle kopuru bardinduaz. Hau ahalbideratzeko hainbat bide eongo diz: oñez, aringaingan, igaxan, bizikletan, dantzan, eskalaten… Hori bai, parte hartu ahal ixateko erregistra ein birde: labur.eus/appizanbidea helbidin. Horrez gain, eindako ekintzin argazkixak ata eta #IzanBidea traola ibiliaz sare sozialeta altzati eskatzen dabe.

Amaitzeko, IZAN BIDEA ekimenan barrun erronka potolo bateako deixe eindau SAREK, urrixan 3an Euskal Herriko 650 tontor altzateko deixe hain zuze be. Herri bakotxak tontor bat altzako dau eta ondarrutarrok TONTORRAMENDIre altzako gaz. Goxeko 10:30xetan urtengo dou Alamedatik eta 12xetan tontorrin batuko gaz. BAIETZ pillo bat lagun batu preso eta iheslaixan etxeratzin alde!