BURGOSko PROZESU 50 urte ta gero!

Aurten beteten diz 50 urte BURGOSko epaiketi eizaneku. Diktadura Frankisti pil pillin euan bañe Euskal Herrixak bere nortasunan berpizkundin zutabik jarri zitxun ordundik aurrea. Ordurarte galtzallin billurre sumaten zan gure herrixetan, illuntasune, neki… Gazte belaunaldi barri batek NAHIKURE! esan eta gidaritzan jarri zan, horren aurrin estatu frankistik epaiketa militar bateaz erantzun ban. 16 lagun epaitu zitxuezen eta horretako 6 rei heriotz-zigorrak eskatzetzen ta 754 urteko kartzelaldixe 16 ontzako. Hamen lagatetzuau gure artxibun topa douzen sasoi hartako idatzi batzuk.

Epaiketi ein bitxartin mobilizaziñoi ugari eizin Euskal Herri guztin. Holaik azaltzen dau idatzi honek Ondarruk zelan erantzun ban:

“Iñor ez da eskolara joaten. Portua geldi dago. Itxas-ontziak lotuta, kamionak ere egun horretan ez dute arrainik eroaten beste herrietara, lantegi guztiak ere geldik, dendak erdiak itxiten dira, taberna bat bakarrik itxitxen da, baina bai taberna eta dendetan ez da iñor sartzen, jende guztia etsean dago eta Ondarroako kaleak hutsik agertzen dira”.

Elixin barrun mugimendu gogorrak egon zin egoeri salatzen (behe mallako fededunak)

Bañe jerarkixi (beti lez) albo batea beatu ban

Irudi honeaz amatxukou (dana esanda gelditzen da). Gaur de egune ondiokan damoik ez dabena erakutsi.