Datorren zapatun Urriak 24 an manifestaziñoi nazionalan deixe eindabe SAREk eta IZAN BIDEA ekimenak. Donostire juteko autobuse ata da herrixan, ixenak Anaitasuna eta Kulixka tabernetan emon bihir diz. Irteeri Zaldupetik arratsaldeko 3 retan.

Datorren zapatun Urriak 24 an manifestaziñoi nazionalan deixe eindabe SAREk eta IZAN BIDEA ekimenak. Donostire juteko autobuse ata da herrixan, ixenak Anaitasuna eta Kulixka tabernetan emon bihir diz. Irteeri Zaldupetik arratsaldeko 3 retan.

“Deposito bete elkartasun” dinamiki martxan da presun senidiai dispertsiñoik eragitxetzen pixo ekonomiku arintzeko asmuaz.
Laguntzeko era ezberdinak daz, 10 euron truke boltsi hartu zeinke, 15 euroatxik kamiseti, eta 20 euroaz boltsi eta kamiseti.


Mateixal hau, asteburutan, eguerdixetan alde zaharrin edo herriko leko ezberdinetan egongo dizen postun eskatu leike.

Eztakiau noiz hasi giñan batzen, bañe urte dezente daruau kalea urteten baixakuro DANAK ETXEA! eskatzen. Askorei ulik zuritxu gasku, beste asko jun diz gure artetik, badaz ontzu hasi dizenak etorten, ta danon nahixe da gexa kalea ez urten biharra eukitxi. Hori bai, DANAK ETXIN ikusi arte kalin ikusiko gatxue. Gaur 8 retan Alde Zaharrin batuko gaz, Etorri!

Gaur goxin kalekutzeko eskillaretan PRESO ta IHESLAXAI laguntza ekonomiku lortzeko helburuaz otzara eder bat zozketatu dabe.

Hau de zenbaki irabazli eta ordezku. Zoixonak irabazliai eta ondo ein!

Gaur eguerdixan aspaldikoik erronka handixena burutzeko deixe geunkan Euskal Herriko 650 mendi tontorretan. Egueldixan eraginez ezinezku ixan da ekimen hau burutzi eta Ondarrutarrok, Tonrorramendire altza baik, ARGAZKI JEDETSU ata dou plaza berduran.

Argazkiko deialdixan SAREko kidik Urrixan 24an Donostin eingo dan manifa nazionalea ein dabe deixe. Antiguo eta Kontxa bitxarteko bidi bete eta mosaiko erraldoi eingo da RESOLUTION! eta ETXERA! osatuz.

Udaleko EH Bilduko zinegotzixak eta AURRERA ko jokalaxak Urrian 3 an (zapatu) TONTORRAMENDIre juteko deixe eindabe

Hauxe zabaldu dau Ondarruko EH Bildun udaleko taldik:
ONDARRUKO EH BILDUKUK BE TONTORRAMENDIRE GUZ ZAPATUN!
10:30xetan Alamedatik. #IzanBidea
ETXERAKO
ELKARBIZITZARAKO
BAKERAKO



Euskal Preso eta iheslaixak etxea!
AURRERAK.E. futbol taldeko jokalaixak be bat ein dabe zapatuko Tontorramendiko deialdixaz!
Danok ixan bir ga bidi!
Elkarbizitzako bidi, bakeako bidi, etxeako bidi!


Beste urte bete herritxik kanpun zazela zoixontzi toka gasku. INDI, zeu geure ondun sentiuteko, besarkatzeko….. irrikitan gazela nahitzuau esan TURRUNE etxen douenok. Atzo zalakun esango leuke Indixo zaharrak, ba ez, gaur 40 urte handi etxetxuz ASIERek. A zelan laga bitzauen belarrixak etxeratzen danin. MATXE-MATXE Zatxuau!
Ernaiko gaztik antolatute, pilobat karta eta argazki bixaldu dotse Asierrei zoixonak emoten eta maitxasune bixaltzen





Hilleko azkan baixakun etxen dan enkarteladi dakau gaur illuntzin. Arratsaldeko 8 retan Alde Zaharrin batuko gaz helburu bakarraz EUSKAL PRESO eta IHESLAXAK ETXEA! eskatzeko. Etorri zeu be!


Herriko ERNAIko gaztik hauxe zabaltzeko eskatuzku:
Zapatun (Irailak 26) ASIER “INDIXU”n egune dala ta Alamedan batuko gaz, gutun eta argazki bidalketi etxeko. Guazen beran ziegi elkartasunez eta maitxasunez betetea! Animatu eta Hurreatu! DANAK ETXIN NAHI DOUZ! #GAZTIOK ZEUEKIN


Herriko SARE antolakundik preso eta iheslaixan etxeratze bidin IZAN BIDEA ekimena aurkeztu ban atzo arratsaldin Kofrai Zaharrin. Herriko talde ezbardinai (kirola, kultura…) dei eitzen ekimen horren barri emoteko eta ordezkari asko batu zin.

IZAN BIDEA ekimena erronka baten oinarritzen da: 3.ooo.ooo km etxi, Euskal Herrixak dauken biztanle kopuru bardinduaz. Hau ahalbideratzeko hainbat bide eongo diz: oñez, aringaingan, igaxan, bizikletan, dantzan, eskalaten… Hori bai, parte hartu ahal ixateko erregistra ein birde: labur.eus/appizanbidea helbidin. Horrez gain, eindako ekintzin argazkixak ata eta #IzanBidea traola ibiliaz sare sozialeta altzati eskatzen dabe.

Amaitzeko, IZAN BIDEA ekimenan barrun erronka potolo bateako deixe eindau SAREK, urrixan 3an Euskal Herriko 650 tontor altzateko deixe hain zuze be. Herri bakotxak tontor bat altzako dau eta ondarrutarrok TONTORRAMENDIre altzako gaz. Goxeko 10:30xetan urtengo dou Alamedatik eta 12xetan tontorrin batuko gaz. BAIETZ pillo bat lagun batu preso eta iheslaixan etxeratzin alde!
