
Urteroko deixe eindau aurten be Ondarruko Udalak Abenduak 31 rako EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA lelopin. Hitzordu Alamedan eguerdiko ordu batetan da ipinitxe, gu hantxe eongo gaz.
2019ko enkarteladako irudixe da azpiku


Urteroko deixe eindau aurten be Ondarruko Udalak Abenduak 31 rako EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA lelopin. Hitzordu Alamedan eguerdiko ordu batetan da ipinitxe, gu hantxe eongo gaz.
2019ko enkarteladako irudixe da azpiku


Gaur IBON IPARRAn egune da, 47 urte betetetxu, ta TURRUNEtik belarri tengada handi bat nahi dotzau bixaldu Gasteiz aldea. Nahiz eta etxin ezindouen ikusi ondioik nahiko genduken latxeik, udan beraz egoteko aukera desberdiñak euki douz ta inddar handixaz topa dou bai osasun aldetik ta batxe be kartzeletako kidin egoerin aurrin. Ia datorren urtin danok alkarreaz gaztetxin bazkai eder bateaz ospatzen douen beran eta DANAN askatasune. JO TA KE DANAK ETXIN IKUSI ARTE!
Herriko gaztik be gogoratu diz IBONeaz. Gaur Kanttxope errebueltan ipini daben pankarti de horren adierazle garbixena.

Data honek berezixak ixaten diz, senidik, lagunak… Batzeko garaixak. Natxe covidak sortutako egoeran egon, betiko modun igartem dou etxin falta gaskuzenan hutsuni!
Hamen SARE eta ETXERATek deitxutako ekimemak:

Herrixan ez da falta preso eta iheslaxan presentzixaik…

Nobedade morun, elektrisizta gaztik gabonetako argixakin einddako panel hau.



Bixar goxetik eguerdirarte eongo diz Kalekutzeko eskillaretan MIRENTXINgo gidarixak otzara eder baten boletuk saltzen. Lortzen daben diruaz, Furgonetan gastuk (gasoille, autopistak, konponketak…) ordaintzeko ixango diz. Gogoratu, txofer boluntaxuk dizela eta estatu español eta frantseseko kartzela desberdiñeta bidaiatzen dabela presun lagunak eta senidik eruteko. Bota esko bat zozketan parte hartuaz!

Gaur hamarnaka herritxar batu gaz Ondarruko SAREk ein daben deialdixaz bat etxen. Lehenengo Itxas Aurreko plazan kontzentraziñoi ein de eta gero gizakatin jun ga hondartzaarte mosaiku osatzeko.
Hamen ekimen honeaz ein dan bideu eta argazkixak:





Astebururo modun, ongun be presun senide eta lagunak errepiditan ibili diz. Bideo hau graba ban Urtzak Picassenteko kartzela kanpun. “Ez negar egin” asko entzuten dan kantin bertsiñoi eindde. Bideu saritan bolo bolo dabil eta gu ez ga gitxia ixango! Hori Urtza! Famau zaz!!!
Ongo domekan (Azaroak 22) eguerdiko 12:30 tan konzentraziñoi bateako deixe etxen dosku Izan bidea ekimenekuk PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! lelopin. Horren ondoren 100 laguneko Mosaiko bat engou. Zeure beharra be badakau, etorri!

Egoerik hobea eindaben señale lez hastea guz osteabe baixakutako enkarteladakin. Lelengoko hitzordu ongoxe baixakun dakau arratsaldeko 7:30 tan Alde zaharretik urtengo dau. Ez ahaztu maskarillaik eta alkarren arteko tarti lagati. Gu PRESO ta IHESLAXAKIN BAT!

COVID 19ik eragindako egoeri ez dan aldatzen bitartin PRESO ta IHESLAXAN senidik antolatzen daben enkarteladi bertan behera geatuko da. Gogoratu ONDARRU gorriz marraztutako herrixe dala, geu alkar ez bagaz zaintzen jai dakau. Aldaketi emoten danin jakin araziko dou TURRUNIN.

Ohar hau zabaldu dau ETXERAT elkartik:

“Arduriatxik eta pertsonan zaintziai lehentasun handixena emotearren, gorriz sailkatutako herrixetan, urrian 30 in, hau da, urriko #azkenostirala egunin aurreikusten dizen kontzentrazñioi eta ekintza publikuk bertan bera lagati gomendatzen dou. Azarun egoeri aztertzeko da.“
Ohar honei jamon eindde: Ondarruko Preso eta Iheslaxan senidik erabaki dabe ongo baixakuko enkarteladaik ez dala egongo.
Gaur goxin kalekutzeko eskillaretan otzara eder bat zozketatu dabe MIRENTXINgo GIDARIXAK (Euskal preso politikun lagun eta senidin borondatezko txoferrak). Eurak diz, astero astero españiko ta frantziko kartzeleta presuk bixitxatea juten dizen senidin furgonetako gidarixak. Furgonan gasofak, seguruk, tallerretako gastuk…kosto ekonomiko bat dauke, horrei aurre etxeko etxen diz gaurko lakoxe zozketak.

Hau de zenbaki irabazli eta ordezku:
