Gaur goxetik eguerdi aldea MIRENTXINgo gidarixak (preso ta iheslaxan aldeko txoferrak) kalekutzeko eskillaretan Lupiña eder bat eta ardo botilla ederrak zozketatxue.

Azpixan daz zozketako zenbaki irabazli eta ordezku. Zoixonak irabazliai!

Gaur goxetik eguerdi aldea MIRENTXINgo gidarixak (preso ta iheslaxan aldeko txoferrak) kalekutzeko eskillaretan Lupiña eder bat eta ardo botilla ederrak zozketatxue.

Azpixan daz zozketako zenbaki irabazli eta ordezku. Zoixonak irabazliai!

Ez da ez ohitxute gazen Amnistia egune aurtengu. Jai giru, brindise, ekitaldixe, manifi, atun erre usañe, plazagaini, bazkaxe… faltan botaten douz. Egoerik hauxe behartu dosku, zentzuz jokatzi eta alkar zaintzi tokaten gazku aurten!
Halan da guzti be egun seinalau honetan PRESO eta IHESLAIXAK presente euki douz gure herrixan. Kontzentran, kaleko pankartetan, paetetako argazkixetan… BETI GOGUN!



Egun hau mezu berezi bateaz hasi dou, hamen Jon Maian bertsu. Urtero hutsik ein baiko zitxa ezin ixan da etorri baine datorren urtin bertso doblik bota bikotxuezela entzun dou hamendik! Eskerrik asko Jon!
Dan danak etxea ekarri arte ez gaz parako! MATXE-MATXE DOUZELAKO!




Ezin douz ahaztu bez, asteburu honetan ehunke eta milaka kilometro eingo dotxuezenak euran seme, alaba, atxe, ama, lagunak… bixitxateko!



Abuztuak 14 hurreatzen du eta betiko lez kalea urtengo dou GURE Preso eta Iheslaxan alde etxen douen ekimenin. Aurtengu urte berezixe ixango da (mamarro kristu), aurten ez gaz batuko Plazagañeko bazkatxan edo Kantxope atzeko txoznako ekitaldixin edo Alamedako zeuen aldeko Brindisin bañe horrek ez dau esan nahi ahaztu gazela zuekin. Aurten bai batuko gaz zeuen aldeko konzentraziñoin eguerdiko ordu batetan Itsasaurreko plazan (maskarillakin eta segurtasuneko tartiaz). Bakotxak beran banderolak ekarri.

Apunta kalendaxun egun hau Urriak 3, jantzi mendiko botak eta danok mendi punteta! Aurreko astin iragarri ben latxeik, #IzanBidea dinamikin barrun, urrian 3an milaka herritarrekin batea Euskal Herriko tontor ezagunenak altzakouz, 650 tontor inguru, preso eta iheslaxan etxeratzin alde eta elkarbizitzin alde. Ondarrutarrak be han eongo daz!

Urtero ospatzen douen ekimena da hondartzetako enkarteladi ta halaik jarraitxukou DANAK ETXEA ekarri arte. 12 xak puntun urtengo dou Alamedatik pankarta eta banderolak soñin daruauela.

Hauxe zabaldu dabe Mont de Marsan (Frantzia) kartzelan dazen euskal preso politikuk (tartin Ondarrutar bat).
Domekan EAEko hauteskunditan EH Bildun aldeko bozki eskatzeko deixe eindabe.
GATIBU GAUDENENGATIK
JOAN ZAIZKIGUNENGATIK
ETA ETORRIKO DIRENENGATIK


Zapato eguerdixan kalekutzeko eskillaretan mahaxe ipini dabe herriko PRESO ta IHESLAXAN aldeko otzarin zozketi etxeko. Kartzelan eta ihesin dazenak laguntza ekonomiku birdabe ta hori de zozketa honen helburu, eurai laguntzi.

Hau de zenbaki irabazli

Julen Atxurra Egurrola, Pototo, osasun egoera larrixin aurkitzen da. Egunotan jakin dou Puerto I-etik Madrilgo Aranjuezeko espetxea leku aldatuko dabela. Salbuespenezko politikarekin amaitxu biharra da, Pototo etxin egon birde! Zapatun danok kalea!

Gaur, urtetako baixako guztixetan latxeik enkarteladi eongo da PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin alde. Covid 19 dala ta ezin ixan dou ein denbora baten, bañe gaur berreskuratuko dou ohitxuri.
Iluntzeko 8 rak puntun Kitaron soñuk lagundute, Alde Zaharretik urtengo dou maskarillak soñin ta alkarren arteko tartiaz.
