SAREk eta ETXERAT elkartik urteroko ekimena antolatu dabe Abuztuak 2rako Euskal Herriko 11 hondartzetan, tartin Ondarrun (egune hurreatu ahala gogoratuko dotzuau osteabe). Kartelin agertzen dan esaldixe argixe da, HELMUGI hortxe bertan dakau, azkan txanpan sartute gaz, DAN DANAK ETXIN ikusi arte (ixe lortu dou) JO TA KE!
Ekaineko azkan baixaku alla da ta hilleroko enkarteladi eingou PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! lemapin. Illuntzeko 8 retan urtengo dau Alde Zaharreti eta ItsasAurrreko Plazan amatxuko dau ETXERATen irakurketi ein ondoren.
Beheko irudixai amaieri emoteko sasoi dela ereisten gazku behingoz (enkarteladak, manifestaziñoik, kartzeletako ibilaldixai, diru bilketai..), horrek guztik herri honen memoixa historikun gelditxuko diz, Harrotasunez esan birdou urte dexentetan aurrea eitzauela egoera bortitz batei, Ceutan egon edo Parisen egon errepresaliatuk beti euki gatxue ondun, gure herrikidik INOIZ ez douz bakarrik laga, ta sasoi dala pentsaten dou herrixan falta gazkuzenak euran ETXITAN egon birdizela. Bide asko einddou, zelan geuazen on dala 10 urte ta zelan gazen gaur (akordaten zaze?) Bidin azkaneta allaten gaz, guazen amaiera duin bat emotea gai honei. DAN DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!
ETXERAT elkartik (PRESO ta IHESLAXAN senidik) etxen daben KINKEA promoziñoin Udako zenbaki irabazlik honakuk diz. 337xe ixan da txartel irabazli eta Donostin saldu de, Aitor Etxeberria Egiguren artistik eindako MORPHOSIS serixin 2ª artelanaz batea. Irabazlin artin zelan ez Ondarrutarren bat be egon da, Zoixonak ta segi ELKARTASUNE bultzatzen!
Beste urte batez Hendaxako PRESO eta IHESLAXAN aldeko Futbol 7 txapelketik pilo bat lagun batu dotxuz, 40 ekipotik gora 9 zelaitxan ta Ondarrutarrok ez dou hutsik ein. On urte dezente, Ekipo Rosi ixan zan ondarrutarrok txapelketa horretan ordezkatzen gatxun taldi, azkanengoko hiru-lau urtin, ARRAIN ZOPI.
Goxetik hasi eta illuntzearte luzatu zan egun guztiko egitarau. Fuelaz gain, herri bazkaxe, ekitaldi politiku, Euskal selekziñoin ofizialtasunan aldeko argazkixe, kontzertuk… egon zin.
Futbolai dagokixonez, goxin Arrain Zopik partido guztik irabazi zitxuzen. Atsaldin kanporaketetan be talli emon ban baine semifinaletan kanpun gelditxute, 3.postu eskuratu ben. Sari eta guzti buelta Ondarrure. Zoixonak TURRUNEtik gure herriko jokalaxai. Onenak zaze!
Maxatzeko azkan baixaku be hamen da eta hillero etxen douen lez enkarteladi engou gaur PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! deialdixan barrun.Gogoratu illuntzeko 8retan urtengo dauela mobilizaziñoik Alde Zaharretik. Gerua ta gitxia falta da DAN DANAK ETXIN! ikusteko, guazen atzanengoko paladak emotea egi bihurtzeko. JO ta KE, LORTU ARTE!
TORTURA atzo, gaur eta bixar da. Horixe da liburu honen abiapuntuetako bat. Lehenaua aitortu nahi ez, eta on iraganeko kontu dala sinestarazi nahi dosku; ez ikusixanak eitxi, ordea, miñe eta indarkeixi iraunkor bihurtzen ditu. Torturak indarkeixa matxistin beste ertz bat ixanik, liburun, Euskal Herriko gatazka politiko-armatun borrokatu dizen emakume torturatuk pairatutako bortxa berezitu hori aztertzeko eta kokatzeko marko feminista bat eraiki dabe, elkarlanin eta on arte egindako aitortza eta osatze bidin beste pauso bat emonaz, erreparazio pertsonal eta kolektiburu helburuz.
Beraz badakixue, datorren eguenin (16an) Kofrai Zaharrin aurkeztuko dabe liburu arratsaldeko 6:30xetan SORGIÑAK, PUTAK, TERRORISTAK. Antolatzalli, Ondarruko Torturatun sarea.
Martxoko azkan baixaku be hamen da eta hillero lez enkarteladi eingou PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! eskatzen. Alde Zaharretik urtengo dau arratsaldeko 7:30xetan eta Alamedan amatxukou Eusko Gudariak abestu ondoren. DANAK ETXEA etorri arte JO ta KE!
Otsaileko azkan baixaku be hamen da (O-27) hilleroko enkarteladi eingou gaur illuntzin. Arratsaldeko 7:30 xetan Alde Zahharetik urtengo dau eta Alamedan amatxukou Eusko Gudariak abestuaz. DAN DANAK ETXIN! ikusi arte, JO ta Ke!
Kalekutzeko eskillaretan egon diz gaur goxetik ELKARTASUNeko otzara eder baten zozketako boletuk saltzen, PRESO ta IHESLAXAI laguntza ekonomiku lortzeko helburuaz. Azpiko argazkixan ikusiko dozuen latxeik, irabazli agertu de zenbaki saritxuaz (4.178 xe). Ondo ein irabazliai eta bestioi ea hurrengokun sorte dakazuen.