Ongo hilleko azkan baixaku be alla da ta hillero azkan baixakutan etxen douen enkarteladi eukikou gaur Uztailak 25 (baixaku). Illuntzeko 8retan urtengo dau Alde Zaharretik eta Itsasaurreko plazan emongotzau amaieri. DAN DANAK ETXIN IKUSI ARTE Jo ta Ke!
Pillo bat urte egonda jaxetan DANAK ETXEA! txosni kafekoatzin kokatute, nahiz eta helburu bardiñakin beste herriko toki desbardiñetan be egon ixan dan ipinitxe (gogoratu Politena taberna aurrin sasoi gogorretan bixi ixandakuaz). Aurten, amatxutzat emon dabe euran ibilbidi eta idatzi honeaz eskertutze Ondarruko herrixai bertan, esko bat botaten edo jai girun pasatako momento gozuk. Gauza guztik dauke hasiera eta amaiera bat, Milla esker danoi! DANAK ETXEA!
Hilleko azkan baixaku be hamen dakau (E-27) eta beti lez PRESO ta IHESLAXAN ETXERATZIN aldeko enkarteladi engou herrixan, Euskal Herriko herri gexenetan etxen dan latxeik. Hadi: Illuntzeko 8retan Alde Zaharretik urtengo dau ekimenak eta holan jarraitxukou DAN DANAK ETXIN ikusi arte. Zatoz zeu be!
Maxatzeko azkanengoko baixaku dou gaur, (M-30) eta hille guztixetako azkanengoko baixako guztixetan lez enkarteladi eongo da, PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! eskatzen. 8rak puntun urtengo da Alde Zaharretik. Etorri zeu be! DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!
Datorren urtin ETAk bere jardueri amaitu bala 15 urte beteko diz, ta ondioik, hainbat salbuespen lege medio. etxerako bidi oztopatzen dotze euskal presuai. Hori salatzeko PUZZLEA OSATU ARTE! ekimena antolatu dau SARE antolakundik.
Ekimen honen helburu nausixe hau de: Kartzeletan PRESO jarraitzen dabenak, zigorrak beteti erregimen IRAIXIN, zigorran azkan urtik ETXIN beteteko beharraz.
Ondarrun, Maiatzak 17 (zapatu) arratsaldeko 4:15 ekitaldixe eongo da Alamedan ekimen horrei babesa erakusteko, herriko SAREk antolatute.
Gaur goxetik egon diz Presun eta Iheslaxan lagunak Elkartasun otzarin zozketako boletuk saltzen Kalekutzeko eskillaretan. Zozketa horren helburu, herrixan falta gaskun lagunai laguntza ekonomiku emoti de.
Azpixan ikusiko dozue zenbaki irabazli eta ez balitxake agertuko, ordezku. Irabazliai, gozatu otzariaz, eta bestioi ia hurrengokun dan.
Martxoko azkan baixaku be alla da (M-28) eta beste behin kalea urtengou PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! eskatzen. Hitzordu, illuntzeko 7:30 xetan da ipinitxe ta beti lez Alde Zaharretik urtengo dau. DAN-DANAK ETXIN IKUSI ARTE, Kalin ikusiko gatxue.
2025. urtin lau promoziñoi etxeko asmu dauke ETXERAT Elkartik (PRESO ta IHESLAXAN Senidin elkarti), eta KINKEA promoziñoi bakotxeko 20.000 artelan salduko diz. Aurtengo artelanak Ander Hormazuri artistik eginiko pintura akrilikuk diz. Lelengoko hiruhillabeteko zozketi eindde eta ongun herrixan be sos apurrak geatu diz (7.643, 7.622 eta 10.249 zenbakixak). Zoixonak irabazliai. DANAK ETXEA EKARRI ARTE JO TA KE!
Ongo baixakun (O-28) hilleko azkan baixakuko enkarteladi eongo da herrixan PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin alde. Hadi ordutegixai, arratsaldeko 7retan Kalekutzin batuko gaz, bañe ondoren Herri batzar bat eongo da Kofrai Zaharrin, hurreatu berta. JO TA KE, DANAK ETXIN IKUSI ARTE!
Hasi gaz 2025a ta hilleko azkan baixaku hamen dakau, Urtarrillak 31 (baixaku), illuntzeko 7:30xetan urtengo dau Alde Zaharretik mobilizaziñoik. Danon artin DANAK ETXEA ekarri birdouzelako, etorri zeube!