Gaur eguerdixan aspaldikoik erronka handixena burutzeko deixe geunkan Euskal Herriko 650 mendi tontorretan. Egueldixan eraginez ezinezku ixan da ekimen hau burutzi eta Ondarrutarrok, Tonrorramendire altza baik, ARGAZKI JEDETSU ata dou plaza berduran.
Argazkiko deialdixan SAREko kidik Urrixan 24an Donostin eingo dan manifa nazionalea ein dabe deixe. Antiguo eta Kontxa bitxarteko bidi bete eta mosaiko erraldoi eingo da RESOLUTION! eta ETXERA! osatuz.
Beste urte bete herritxik kanpun zazela zoixontzi toka gasku. INDI, zeu geure ondun sentiuteko, besarkatzeko….. irrikitan gazela nahitzuau esan TURRUNE etxen douenok. Atzo zalakun esango leuke Indixo zaharrak, ba ez, gaur 40 urte handi etxetxuz ASIERek. A zelan laga bitzauen belarrixak etxeratzen danin. MATXE-MATXE Zatxuau!
Ernaiko gaztik antolatute, pilobat karta eta argazki bixaldu dotse Asierrei zoixonak emoten eta maitxasune bixaltzen
Hilleko azkan baixakun etxen dan enkarteladi dakau gaur illuntzin. Arratsaldeko 8 retan Alde Zaharrin batuko gaz helburu bakarraz EUSKAL PRESO eta IHESLAXAK ETXEA! eskatzeko. Etorri zeu be!
Herriko ERNAIko gaztik hauxe zabaltzeko eskatuzku:
Zapatun (Irailak 26) ASIER “INDIXU”n egune dala ta Alamedan batuko gaz, gutun eta argazki bidalketi etxeko. Guazen beran ziegi elkartasunez eta maitxasunez betetea! Animatu eta Hurreatu! DANAK ETXIN NAHI DOUZ! #GAZTIOK ZEUEKIN
Herriko SARE antolakundik preso eta iheslaixan etxeratze bidin IZAN BIDEA ekimena aurkeztu ban atzo arratsaldin Kofrai Zaharrin. Herriko talde ezbardinai (kirola, kultura…) dei eitzen ekimen horren barri emoteko eta ordezkari asko batu zin.
IZAN BIDEA ekimena erronka baten oinarritzen da: 3.ooo.ooo km etxi, Euskal Herrixak dauken biztanle kopuru bardinduaz. Hau ahalbideratzeko hainbat bide eongo diz: oñez, aringaingan, igaxan, bizikletan, dantzan, eskalaten… Hori bai, parte hartu ahal ixateko erregistra ein birde: labur.eus/appizanbidea helbidin. Horrez gain, eindako ekintzin argazkixak ata eta #IzanBidea traola ibiliaz sare sozialeta altzati eskatzen dabe.
Amaitzeko, IZAN BIDEA ekimenan barrun erronka potolo bateako deixe eindau SAREK, urrixan 3an Euskal Herriko 650 tontor altzateko deixe hain zuze be. Herri bakotxak tontor bat altzako dau eta ondarrutarrok TONTORRAMENDIre altzako gaz. Goxeko 10:30xetan urtengo dou Alamedatik eta 12xetan tontorrin batuko gaz. BAIETZ pillo bat lagun batu preso eta iheslaixan etxeratzin alde!
Gaur goxin kalekutzeko eskillaretan PRESO ta IHESLAXAN aldeko zozketako txartelak saltzen ibili diz. Otzarin zozketako helburu, barrun dazenan eta ihesin danan premiña ekonomikuai esku bat botati de.
Hamen dakazue zenbaki irabazli eta ordezku. Zoixonak irabazliai!
Gaur (Abuztuak 30) , Bizkaiko gaztik Oiz mendire altza diz Sareko IZAN BIDEA dinamikin barrun antolatutako gazte martxan.
Batzuk Munitxibarretik urten dabe eta bestik Iurretatik. Bertan egon dizen gaztik esan doskuenez pantaloik arte bustitxe amatxu dabe baine ez da ixan arrazoi atzea botateko.
Gora aia dizenin hamaiketaku jan eta ekitaldi txiki bat einddabe. Asier Badiola herriko presuk idatzitxako gutune irakurri dabe eta gazte argazkixe ata.
Ondarruko ta eskualdeko gaztik be ata dabe argazkixe:
Sarek deitxute eta IZAN BIDEA dinamikin barrun, Bizkaiko gazte mendi martxi egongo da Oiz mendi tontorrea. Abuztuak 30, domeki, 10:00etan Munitxibarko plazatik urtengo dau Lea-Artibaiko blokik goruzke.
Lea-Artibaiko Ernaikuk bideo hau ata dabe mendi martxa honeta deixe etxen! Bideun argi azaltzen daben modun, presun egoeri lehen gogorra bazan, ondio gogorraua da ixaten Covidan garai honetan. Gaztik oraine be badizela eta presuk etxea bixik ekarteko eurak be BIDI eingo dabela baieztatzen dabe!