Kartelak esaten daben latxeik EUSKERIK BATZEN GATXUELAKO, DANBORRADAko deialdixe zabaldu dabe herriko hainbat taldek. Zaldupe eskola publikuk eta Hondar ahua guraso elkartik antolatu eta AEK, Artelan ta Berba lagunen laguntziaz Danbor hotsak entzungouz herrixan abenduak 3 an. Bertan parte hartzeko ixenak emon bir diz: KURIKEn, KITXUn, BRONTXEn eta Hondar ahua web orrixin azaroak 14 tik 26 re.
Jaxak
Urrixan 31 (eguena) ARIMAN GABA Ondarrun
Urriak 20 (zapatu) VI. TXAPEL EGUNE ONDARRUn
VI. TXAPEL eguneko antolatzallik ohar bat bixalduzku:
Eguraldi txarra aurreikusten dala ta hamen bixaltzen dotzuau egongo dizen aldaketa txiki batzuk. Begiratu kartelak.



Urriak 19 (zapatu) II. TXAPEL Ibilbidi
Alameda-Galdona-Mutriku-Galdona-Alameda ixango da II. Txapel ibilbideko irteeri. Hori bai, burun TXAPELA erun birde bai ala bai. Amatxu Alamedan eingo da eta hamaiketaku etxeko dana prest eongo da bertan. Jantzi zapatillak hartu makilli eta txapela burun.

Urriak 19 (zapatu) VI. TXAPEL egune
TXAPELA BURUN ETA IBILI ONDARRUN lemapin antolatu dabe aurtengo VI. txapel egune Ondarrun ZUBI-ZAHAR herri ikastolako partaidik. Jaixin parte hartzeko baldintza bakarra: TXAPELA BURUN eruti eta parrandako gogu, beste guzti antolatzallin konture eidu diñozku antolaketakuk. Musiki, jana, jolasak, mendi ibilbidi…egun zorzgarrixe ixateko lez. Hasi motorrak berotzen!

San Jeronimo jaxak 2019
Mijoa auzun, Mutriku-Ondarru bidian, holakoik eztezu topatuko mundu guztian! Holatxen aurkezten dabe euran jaxak. 3 egunetako egitarau antolatu dabe. Ia aurten esaeri ez dan beteten: San Jeronimo txixati!

GALIZIAko etxin 50. urteurrenan ospakizune irailak 20-21-22

Herriko txoko desbardiñak txukuntzen
Abuztun 17 xan amatxu zin herriko jaxak eta herrixe beranea etorten dabil ontxe. Udaleko bihargiñak jo ta fuego dabiz lanin. Bestalde herriko elkarte desbardiñak eurak ibili dotxuen tokixak txukuntzen ibili diz gaurko egun guztin. PLAZAGAÑIn euan txozni hustu eta lekuai beran betiko itxuri emoten saiatu diz gaur goxetik. Arratsaldeko 5 etan atatako argazkixe da azpiku.

Beste irudi honek KAFEKO ATZEKUk diz. Bertan ibili dizenak eguerdirako txukun txukun eta topa ben baño hobeto laga dabela esasku. Beatu bestelan.




Agur Andramaxak! Datorren urtearte!
Amatxu diz jaxak Leokadin near eta erruki guztikin batea. Batzuk penatan, beste batzuk “nahikure” esan eta pozik, biharra einddabenak deskantsa ta aji daukenak rekupera!
Jaxak aurrea atateko norbanako eta talde askoren izerdixe bir ixan da, euran borondatez DANOK ondo pasa ahal ixateko. Askotan jaxan ingurun berbetan gabizenin zeixan urteten doskue “aurten ez da ixe” ero “hau holaik ero bestelaik einbikitxake”… moduko esaldixak. Kritikati ondo da, batezbe jarrera eraikitzailiaz bada baine danok, jende honen biharra, esfortzu… balora bir geunke! Eskerrik asko egitarau antolatzen, txosnak aurrea ataten, plaza gainin biharrin, ekimenetan esko bat botaten… ibili zazen guztioi! Jaxak herritxik eta herrixantzat!
Hamen lagaten douz jaxetan ataten eta jasoten jun gazen argazkixak:

-Andramai egune, gaba:
Marmitxako eintzallin ekipu











Musika plazako kontzertuk



Kuadrilla egune:






Arrantzale egune:
ATAKO BANDAN
























Ta jaxetan ez badiz egon be, herritxar askoren paparretan egon diz gure artin falta dizenak


Ez dazenak gogun eukitxuez lagunak. Hurrengo traguk alkarreaz!

Agur Andramaxak! Datorren urte arte!
Abuztuak 16 (baixaku) Kuadrilla eguneko egitarau
