Aurten be eztanez jairik ARTELANekuk Pintxa, Pintxa ekimena prestatu dabe hillan 12 rako. Zer dan hau? Ba gustoko dozun jaxetako ekintza edo ekintzak margozti eta Abuztuan 12 xan Alamedan iseitxi eguerdiko 12 xetatik aurrea. Anima eta hartu parte!

Aurten be eztanez jairik ARTELANekuk Pintxa, Pintxa ekimena prestatu dabe hillan 12 rako. Zer dan hau? Ba gustoko dozun jaxetako ekintza edo ekintzak margozti eta Abuztuan 12 xan Alamedan iseitxi eguerdiko 12 xetatik aurrea. Anima eta hartu parte!

ASTERRIKA aldetik mezu hau zabaltzeko eskatuzku ta gu geure irakurlin esanetan gazelako hor du:
Nobedade modun aurten Asterrikan bigarren eskuko, bertako produktun eta eskulanan azoka bat antolatu dou abuztun 7 rako, goxeko 10:00etan hasiko dana. Berreralbiltxin aldeko apostu gerua ta garrantzitsua ixan bir dela uste dou eta animaten dou jentik be horretxeaz bat etxea.Auzoko elkartin albuko parkin eingo dou azoki eta elkartin txosna zerbitzu be emongo da pintxo ta guzti! Kanpun ixango da, covid arauak zaindute. Eurixe baleo, egune atzeatuko litxake.
Anima eta etorri gure etxe bueltako azoka!

Antolatzallik argi berba eindabe, EZTA ZAPATO AZULIK aurten. Osasun malli hobetzen dule bañe… peniaz aurten ezta jairik eongo. Datorren urtin ospatuko eidou bai ala bai esanaz amatxu dabe arduradunak.

Zurrumurruk ebizen herrixan gai horren ingurun ta gaur eindabe publiko erabakixe ZAPATO AZULE antolatzen daben taldik. Holatxeik hasi dabe idatzixe: Penaz beteta bañe…Aurten be ezta ixe! Laster ikusikou alkar kalitan. Animo!

Ze pentsatezenduen ba?
Ez nitxala etorriko?
Ederto zaze zuek! Bandidos!
Andra Mairik ezta eongo, baine ni etorri naz!
Kresalak aurten be antolatu dau jaixetako ekintzaik berezixena. Beste modu baten, baliabide barrixakin, baine hamen da Leokadi!





Guk geure artxibuk arakatzen ibili gaz eta aurten ez dogune ikusiko topa dou bertan. Urtero atatezin ANDRAMAI jaxetako herri progamak topa douz.
Lelengoku 1963 ku de

Bigarrena 1968 ku

Hirugarrena 1974 ku

Laugarrena 1975 ku

Ta bostgarrena 1976 ku

Baten batek dudaik ba eukan ARTELANeko erraldoik etxin geatuko zile aurtengo herriko jaxetan irudi honekin zalantza guztik argitxuko gakoz. Herriko denda desbardiñak eskeini dabe euran eskaparatik bertan ikusgai ipintxeko, ARTIBAI egoitzi be apaindu dabe erraldoi eta buruhandixakin.








Aspaldi gaztik ixati laga douenok gaurko eguneko oroitzapenak gogun dakauz. Celedonio eskolako jolas tokixan parranda asko botatakuk gaz ta faltan botaten douz urte haiek. Gau pasak, sokamuturrak, txozna inguruko anbienti, errekako jolasak…Hamen dakazue gure artxibun topa douzen urte horretako egitarau desbardiñak, zihur gaz argazkixak be eongo dizela sasoi hartakuk, guk gustoa gordeko genduke. Animaten bazaze korreo honeta bixaldu: otzara@hotmail.com



Urte berezixe da aurtengu, osasune danan gañetik ipini de ta Zapato Azuleko ospakizun naturala ezin gendun euki. Ta horren aurrin Ondarruko herrixak jokaera txalogarrixe euki dau, holaik ulertu dau udalak:

Atzo illuntzin eizan batzarrin hartutako erabakixe da. Herriko kultur talde desbardiñak batu zin bertan eta aho batez hartu ben erabakixe. Jaxan muiñe jenti elkartzi dalako eta gazen egoeran egonda ez dalako bidegarrixe ixan zan erabakixan oiñarrixe. Jairik ospatu ez arren, Kultur Uheri egitasmu ipiniko dau martxan udalak herriko kultur taldikin, uda sasoin herrixan kultur eskaintzi egoteko. Arau guztik betez, herriko frontoin eta kalitan tzir modu dinamikun egin daitezken kultur ekimenak egongo diz Kultur Uheran.
