Arratsaldeko 6retako datuk. Ondioik ba dakazu aukeri botateko!!

Ondioik ordu bete falta diz mahaixak itxitxeko ta denbori dakazue bozketan parte hartzeko. Gogoratu 3 mahai dazela herrixan ta on arteko mahaixetako zenbakixak honek diz:

Kamiñazpi: 547 lagunek bozkatu dabe

Danbalaneko dendan: 619 lagunek bozkatu dabe

Kalapitxin: 1.180 lagunek bozkatu dabe

Daneta: 2.346 lagunek bozkatu dabe herri guztin arratsaldeko 6rak arte

101 urteaz bozkatu dau DOROTEA ZABALA Ondarrutar emakumik

101 bat urteaz botu emoten DOROTEA ZABALA

Ta beste argazki honetan3 belaunaldi batea jun dizenak botatea

3 BELAUNALDI BATEA

Hamen dato orokorrak herriz herri gaurko bozketan arratsaldeko 6rak arte

6retan bozketak

Gaur 7580 Ondarrutarrek dakau erabakitzeko eskubidi, ERABILI

Galdera honei emon bitzau erantzune gaur ONDARRUTARROK: Nahizu euskal estatu burujabe bateko herrittara ixan?. ¿Quieres ser ciudadano/a de un estado vasco soberano? BAI edo EZ. 16 urtetik gorako herrittarrak dakau eskubide hau eta herriko 3 leku ezberdiñetan ahalko dou bozkatu (zeuk nahi dozun leku aukeratu zeinke) goxeko 9xetatik illuntzeko 8rak bittartin.

1- KALAPITXI haur eskolan (Beikozinin aurrin)

2-DANBALA dendan (Zubi Zaharran aurrin)

3-TXOMIN AGIRRE ikastolan (Kamiñazpin)

Hasi gazku allaten lelengoko irudixak bozka lekutakuk

1

z

zz

zzz

Maiatzak 6 (zapatu) GAZTETXIn 2. Gazte batzarra herriko jaxak antolatzeko

Pasan zapatun deitxu genun gazte batzarrea 30 lagun inguru batu ginan aurtengo jaxak hobetzeko asmuaz. Ikusten da jaxetako eskaintzi zabaldu biharra dala eta horretako era bakarra gaurtik jaxak erakitxen hasti dela.
Hainbeste ideak urten ben, bai txosnaguni berpizteko (frontoin txapelketak antolatzi, paelladi/makarronadi, afai bat antolatzi, monologuk antolatzi,  musika eskaintzi zabaltzi…) baine batxe be txosnagunetik kanpo gaztointzako gauzak eskaintzi (ginkama bat etxi, uretako jolas diferentik…).
Aurten inddarrak ikusten di eskaintzi zabaldu eta gaztiok ondion hobetua pasateko. Derrigorrezku ikusi zan batzen jarraitzi ondion idea gexa batu eta antolatzeko. Hurrengoko batzarra maxatzan 6xan ixangora 12:00xetan Gaztetxin.
Aurreko batzarreko barri guztik ekarten daben dokumento bat zabaldukorou nahi dabenak irakurri eta idea barrixak ekarri edo ekintzak aurrea eruten lagundu nahi dabenantzako.
Aurten jaxak astintzea guz.
Jaxak martxan!
2. batzarra JAXAK martxan

Regueibertso ekitaldixan irudixak

 Domekan Galiziko regueifak entzun genduzen Ondarrun. Galiziko ikasle batzuk eta euran irakaslik etorri zin Ondarrure, herrixe ezautu eta regueifak kantatea (bertso inprobisauk, galizieraz). Eurakin batea etorri zin Arratixako institutuko ikaslik, bertso eskolan dabizenak.
Ondarruko bertsolaritzako ikaslik ongi etorrixe emotzen Kofrai zaharrin, euskerazko regueifak kantata. Ondarrun bixi dizen galleguk be urreatu zin Kofraire.
Gero Ondarruko kalik ezautu zitxuezen, eta Ondarruko gallegun histoixi be bai: Ondarrure 700 gallego etorri zile biharrea, Ondarrun zer dan “enbarka peixe”… Tartin barre etxeko esketxak be ikusi zitxuezen.
Momento hunkigarrixak be egon zin: Ondarrun 60 urtin bixi dan gallego batek, beran histoixi kontatzen, zelan hasi zan itsosun biharrin 8 urteaz, eta zelan aila zan ondarrure 14 urteaz.
Eguerdixan Casa de Galician bazkaldu ben Galiziko eta Arratixako ikaslik, Ondarrun bixi dizen gallegukin batea. Eta giro ederra sortu zan: regueifak, bertsuk, Galiziko eta Euskal Herriko kantak…
Hamentxe bideun ahal dozue ikusi egunan laburpen bat:

Maiatzak 1, mundu osoko langillin egune

Gaur langille gehixenok (Ondarruko portun ixan  ezik) jai egune dakau. Jai egune bañe batxe be borroka egune. Gaur egun bixi douzen bizi baldintzak ez diz jausi zerutik, BORROKA bidez lortu dizelako asko ta asko. Lagun batek irudi honek bixaldu dozkuz, ze sarritxan ez douz eurok kontutan eukitxen.

b

d

c

Gaztik be bat etorri diz gaurko egune BORROKAtzeko egune dala gogoratzeko eta herrixe apaindu eindabe euran kezkak azaleratzen.

3

5

2

1